Behar sozioekonomikoak dauzkat

Zatoz zure auzoko gizarte-zerbitzugunera behar duzun laguntza jasotzeko
Etorri zure auzoko gizarte-zerbitzugunera behar duzun laguntza eskatzera
Etorri zure auzoko gizarte-zerbitzugunera behar duzun laguntza eskatzera
Zatoz zure auzoko gizarte-zerbitzugunera laguntza osagarria eskatzera

Intereseko informazioa

Dirulaguntzak

Ezagutu eskura dituzun dirulaguntzak:

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL)

Unean uneko dirulaguntzak dira, gastu zehatzak ordaintzeko, gizarte-bazterketa egoerak prebenitu edo hobetzeko aukera ematen dutenak. Hauek dira estaltzen diren gastuak:

  • Ohiko etxebizitza edo bizilekua erabiltzeko eta mantentzeko beharrezko gastuak.
  • Oinarrizko beharrizanekin lotutako gastuak.
  • Ohiko etxebizitzan edo bizilekuan bizitzeko egokitasuna eta oinarrizko ekipamendua bermatzeko gastuak.
  • Gai horiekin lotuta lehendik datozen zorren gastuak.

Unean uneko dirulaguntzak dira (ez aldizkakoak) Udalarekin Arreta Pertsonalizatuko Plan bat sinatu duten pertsona eta familiei ematen zaizkienak, beren oinarrizko beharrak estaltzeko eta gizarteratzen laguntzeko.

Pentsio hauek erretiroko edo kotizaziopeko ezintasuneko pentsiorako eskubiderik ez duten eta oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten etxeetan bizi diren pertsonentzat dira.

Beste prestazio batzuk lagundu, osatu edo ordezkatzeko dirulaguntzak dira. Hauek pentsatuta daude udal tasa eta zerga batzuk ordaintzen laguntzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak edota Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzen dituzten familiei.

Lotutako dokumentuak