Safe Care programa
Safe Care etxez etxeko bisiten programa doakoa eta malgua da, eta gutxienez 0-5 urteko seme-alaba duten familiei zuzenduta dago.
Zein da programaren helburua
- Zure seme-alaben hazkuntza eta zaintza egoerak hobetzeko laguntza jasoko duzu.
- Seme-alabak gaixotzen direnean, zaintzen eta erabaki onenak hartzen ikasiko duzu.
- Etxean istripurik ez izatea lortuko duzu.
- Zure seme-alabekin harreman pozgarriagoa lortuko duzu.
- Hobeto kudeatu ahal izango dituzu gehien kezkatzen zaituzten egoerak, hala nola zure haurraren elikadura, loa, jolasa edo emozioak.
Haurren osasunari buruzko eskuliburua, zure etxeko segurtasuna hobetzeko aholkuak eta haurren garapenaren etapei buruzko informazio praktikoa jasoko dituzu.
Norentzat da
- Haurdun dauden emakumeek parte har dezakete haurdunaldiko edozein hilabetetan. Egoerak eta beharrezko ikasmateriala haurraren bizitzako lehen hilabeteetara egokitzen ditugu.
- Banaka edo zuk aukeratutako beste pertsonarekin batera parte har dezakezu.
Non eta zer ordutan egiten dira saioak
- Ez duzu seme-alabekin inora mugitu behar. Programako profesional bat zure etxera hurbilduko da komeni zaizun ordutegian, astelehenetik ostiralera, goizez edo arratsaldez.
- Saioak etxean ezin badira egin, beste moduren bat bilatuko da.
Zenbat balio du
Programa doakoa da.
Nola parte har dezaket
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.