Berdintasun arloa
Nor gara
Emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa aplikatzea bermatzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko politikak bultzatzen ditugu toki-eremuan.
Helburu hauek lortzeko ekimenak eta programak egiten jarduten dugu:
- Genero-desberdintasunak murriztea udal-ekintzako eremu guztietan.
- Donostiako emakumeen partaidetza politikoa eta soziala indartzea eta areagotzea.
- Emakumeak ahalduntzeko gune espezifikoak eskaintzea, haien aniztasuna kontuan hartuta.
- Indarkeria matxista prebenitzea eta herritarrak berdintasunaren garrantziaz sentsibilizatzea.
- Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako arreta eta arreta hori ematen esku hartzen duten eragileen koordinazioa hobetzea, erreparazioaren ikuspegitik.
Zer egiten dugu
- Berdintasunaren arloko udal-ekintza planifikatu eta ebaluatu.
- Parte hartzeko egiturak sustatu eta asoziazionismo feminista eta emakumeena babestu.
- Emakumeen Etxea kogestionatu, mugimendu feministarekin batera.
- Sentsibilizazio-kanpainak bultzatu.
- Beste udal-eragile batzuekin lan egin, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko.
- Berdintasunaren arloko udal-ekintza beste erakunde batzuenarekin koordinatu.
Kudeaketa parte-hartzailea
- Berdintasunerako Kontseilu Sektoriala
- Emakumeak eta Hiria Foroa
- Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Taldea
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.
Gure plan eta protokoloak
Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak
Gure txostenak, argitalpenak eta memoriak
Parte-harturiko ikerketak eta argitalpenak
- Genero-ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzea
- Bizirik ateratzen diren biktimei entzuteko, harrera egiteko eta laguntzeko gida
- Emakumeek eta gizonek Donostian kirol arloan daukaten egoeraren diagnostikoa
- Berdintasunezko danborrada aldera pausoz pauso
- Komunikabideek kirolean emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko dekalogoa
- Zaintza bizitzaren erdigunean jartzea. Aldarrikapenak
Memoriak
Kontaktuko datuak
Okendo kalea, 9,
20004 Donostia
Telefonoa: 943 483 470
Helbide elektronikoak:
info@donostiakoemakumeenetxea.com
info@donostiakoemakumeenetxea.com