Berdintasun Programak

Nazioarteko egunak

  • Azaroaren 25a ez da ospakizunerako data, hausnarketarako eguna baizik, indarkeria matxistaren aurka hobeto eta modu eraginkorragoan borrokatzeko esperientziak eta emozioak trukatzeko aukera.
  • Aurten, udal Berdintasun sailak, emakumeen nazioarteko egunaren bueltan, emakumeentzat hain garrantzitsuak diren “jabetze prozesuei” egin nahi die keinua.

    Kanpainak

  • Donostiako Udalak indarkeria matxistei aurre egiteko kanpaina jarri du martxan.
  • Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.

    Programak

  • Genero indarkeria jasan duten emakumeen bizitza-kalitatea hobetzeko, ahalduntzea sendotzeko eta haien autoestimua, segurtasuna eta konfiantza Hegalak bezalako giro inklusiboan ariketa fisikoaren bitartez hobetzeko helburua duen berrikuntza sozialeko proiektua.