Hezkuntza Programak

  • Ikastetxeentzako programak

    Donostiako Udalak bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza saioak eskaintzen ditu, bi eremutan, ikastetxeetako DBHko 4. mailan eta zahar etxeetan, agerian jartzeko zer garrantzitsua den, bihotz-biriketako geldialdi baten lekuko izanez gero, osasungintzako langileak iritsi baino lehen laguntzea.
  • Kultur Aniztasun Bulegoak Donostiako hainbat ikastetxetan Ongi etorri eskolara! egitasmoa bultzatzen du 2016-2017 ikasturtetik aurrera.
  • Auzoko familientzako baliabideen gidak beste herrialde batzuetatik Donostiako 6 auzotara eta Andoaingo udalerrira iritsi berriak zareten familiei akonpaniamendu egiteko ideiatik sortzen dira, parte zareten komunitatera egokitzeko prozesuan, baliabideak eta jarduerak eskuratzeko aukera erraztuz. 
  • Beste erakunde eta elkarteekin elkarlanean antolatutako programak

  • Euskadiko Orkestrak , Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, ikasleentzako kontzertuak antolatzen ditu urtero.
    2001ean Herberehetan sortutako ideia bat hartzen du izpide, eta helburua familiek aisialdi jarduerak elkarrekin egitea da, haurrak txikitatik kultura kontsumitzera ohitu daitezen.
    Ikastetxe publikoetako Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzetako ikasle eta gurasoentzako prestakuntza proposamen interesgarriak.

    Hiritartasuna

  • Programaren helburua ikasleak hiriko hainbat alderditara hurbiltzea da, hala nola historia, kultura eta tokiko administrazioaren funtzionamendua.
    Ikastetxeetako patioak eta instalazioak eskola-orduetatik kanpo dinamizatzea helburu duen programa, jarduera fisikoa sustatuko duten eta bizimodu osasungarriak bultzatzeko tailerrak eskainiko dituzten doako eskolaz kanpoko jarduerak bermatzeko.
    Mundu Elkartea herritarren partaidetza hezkuntzaren bidez sustatu nahi duen entitatea da.
  • Berdintasuna, indarkeria matxistaren prebentzioa eta LGTBIQ+ 

    Deseraikiz sexu aniztasunari buruzko prestakuntza eskaintzen duen programa da, desberdintasunak ikusmira positibo batetik lantzea helburu duena.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleekin esku-hartzeko helburuarekin, harreman afektiboei buruzko saio teoriko-pratikoak egin dira Altzako Institutuan, Ageda Blasco ikerlari eta hezitzaileak gidaritzapean.
    Programa honek ikasleek sexu-hezkuntza garatzea du helburu, irakasleekin eta familiekin elkarlanean.
  • Nesken bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko ikastexeetan garatzen den proiektua da
  • Ikasleen garapen pertsonala eta teknologia berrien erabilera

    Gai hori gazteekin lantzeko sortu da “DESkonektatuak”. Arimaz Teatroko Amaia Ruiz de Galarreta eta Esti Curiel antzezleek sortu dute eta DBH-ko 1.mailako ikasleentzat dago zuzenduta.

Erlazionatutako zerbitzua