Zure hiria zaintzen

Donostia Hiri Hezitzailea da, eta hezkuntza, hezkuntza-erakunde tradizionalak gainditzen dituen zentzu zabalean ulertuta, hiriaren proiektu politikoaren funtsezko eta zeharkako ardatza da. Eredu horretan, familiak eta eskolak funtsezko zeregina betetzen jarraitzen dute.

Testuinguru horretan, ekar dezagun gogora Donostia Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko (AICE) eta Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareko (RECE) kide dela 1998. urteaz geroztik.
Zehazki gaur aurkezten dugun "ZURE HIRIA ZAINTZEN" programarekin, hainbat ekimenen bidez, herritar guztiek ulertzeko moduko informazioa eskuratzea eta parte-hartze aktiboa bultzatzea bilatzen dugu, ikuspegi kritiko eta erantzunkide batetik.

ZURE HIRIA ZAINTZEN programaren bidez, gure hiriko txikienek betetzen duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi dugu. Beraiek dira, beren begirada garbi, bitxi eta kritikoarekin, hiria ikuspegi berrietatik ulertzen laguntzen digutenak eta Donostiaren etorkizuna bere eskuetatik ere pasatzen dela gogorarazten digutenak. Proiektu honen bidez, ikasleek beren hiria, erakundeak, historia eta balioak hobeto ezagut ditzaten bilatzen dugu, haien parte-hartze aktiboa eta arduratsua sustatuz, egungo herritar gisa, eta ez soilik etorkizunekoak. Ziur gaude haurrek hiria norberarena dela sentitzen dutenean hiria zaindu, errespetatu eta eraldatu egiten dutela. 

Donostia zaintzen eta hartzen duen hiria da, eta horren erakusgarri dira, besteak beste, Haurtxokoen eta Gaztelekuen Sarea, balioetan oinarritutako hezkuntza aisialdi osasungarria sustatzen duena; ikastetxeei eta prestakuntza-elkarteei zuzendutako dirulaguntzak; gizartea eraldatzeko hezkuntza-proiektuetarako laguntzak; edo ikasturte bakoitzean ikastetxeekin eta udal-atalekin lankidetzan garatzen ditugun hezkuntza-programak (Giza Eskubideak, Kulturaniztasuna, Lankidetza, Berdintasuna edo Hezkuntza Atala bera).

Programa bat dator helburu horiekin. Horregatik, hezkuntza-komunitatearen garrantziaz jabetuta, ikastetxeei parte hartzeko gonbita egin zaie. Proposamen honen helburua ikasleak hiriko hainbat alderditara hurbiltzea da, hala nola historia, kultura eta tokiko administrazioaren funtzionamendua.