Kultur Aniztasunaren Arloa

Nor gara

Donostia oso jende anitzeko hiria da. 130 herrialdetako herritarrek osatzen dute (2017ko errolda), bakoitza bere kultura eta ohiturekin, eta hizkuntza mordo bat ere hitz egiten da.

Horrela, elkar ezagutzea eta elkarrekin bizitzea sustatzea funtsezkoa da hiri irekia eta sendoa eraikitzeko.

Errealitate hori ikusita, 2013ko ekainean, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortu zuen Udalak, herritar guztien hizkuntza, kultura, aukera-berdintasuna eta eskubide sozial eta politikoak bermatu ahal izateko, kultura-aniztasuna abiapuntutzat hartuta.

Elkarren errespetuan eta aintzatespenean oinarritutako harremanak eraikitzea da helburua, kultura eta hizkuntza guztiak kontuan hartuta, elkar ezagutzea eta elkarreragina bultzatuz eta aniztasunaren balio positiboa azpimarratuz. Horregatik, hirian diren kulturak eta jatorriak kudeatzeko orduan, kulturartekotasun-ereduan oinarritzen da Donostiako Udala; hau da, kultura guztiak errespetatzetik abiatu eta, kultura guztiak berdin tratatu eta kultura batek besteek baino botere gehiago izan gabe, kulturarteko harremanen oinarria jartzea, elkar ezagutzea eta errespetatzea bitarte direla.

Alde horretatik, migratzaileek eskubide osoa dute beren kulturari eta hizkuntzari eusteko, bai eta tokiko kultura eta hizkuntza ezagutzeko eta errespetatzeko ere. Desberdintasunak berdintasunean bizitzeko modua eman behar da.

Zer egiten dugu

  • Gizarte-kohesioa eta kulturarteko bizikidetza
    • Bizikidetza komunitarioa sustatzea, Donostian den kultura-aniztasuna bilduta.
    • Pertsona guztiak –duten jatorria dutela– komunitatearen parte sentitzeko izan beharrezkoak diren guneak irekitzea, herritarren hezkuntza sustatuta eta nortasun pertsonal eta komunitarioekin lan eginda.
    • Pertsona guztiengana iristea lortzea, aniztasuna aitortuz eta batzen gaituzten alderdiak azpimarratuz, hiri irekia, inklusiboa eta errespetuzkoa eraiki eta, horrela, elkar aberasteko.
       
  • Parte-hartzea eta sinergiak
    • Jatorri desberdinetako pertsonek kontsulta-guneetan parte hartzea bultzatzea, eta Sailaren eta zenbait sareren arteko lankidetza sustatzea, ahaleginak batu eta sinergiak sortu eta aprobetxatzeko.
       
  • Kultura-aniztasuna balioestea
    • Migratzaileen ekarpen soziokulturala aitortzea eta balioestea, kultura-aniztasunak aberastasuna esan nahi duela ikusaraziz eta donostiarren artean diren errealitate soziokulturalak eta ekonomikoak erakutsiz.

Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Kultur Aniztasunaren Kontseilu Sektorialaren bitartez.

Gure zerbitzuak eta programak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.

Gure planak eta proiektuak

Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak

Gure txostenak, argitalpenak eta memoriak

Diagnostikoak

Memoriak

Kontaktuko datuak

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea

Kultur aniztasuna

Aiete Jauregia. Aiete pasealekua, 65, 20009 Donostia

943 481 779

kulturaniztasuna@donostia.eus