Kultura-aniztasuneko programak

Programak

Programa honen xedea, eskola komunitatetik abiatuta, beste herrialde batzuetatik datozen familien inklusioa laguntzea eta eskolako eragile guztiak kultur aniztasunaren abantailez jabetzea da.

Zurrumurruen Aurkako Estrategia etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako ondorioak indargabetzeko dinamika da. 

Herritarrek Donostian bizi diren kultura anitzak gozatzeko, partekatzeko eta ezagutzeko programa.
Donostiako Udaletik hainbat prestakuntza antolatzen ditugu herritarren arteko bizikidetza sustatzeko.

Nazioarteko egunak

Kultur Aniztasun atalak  gizarte zibilaren ezagutza, pentsamendu kritikoa eta enpatia sustatu nahi du praktika sozialetan, indibidualetan nahiz kolektiboetan, jarrera-aldaketa positiboa eragiteko.

Horretarako hainbat sentsibilizazio jarduera antolatzen ditu urtean zehar eta horien artean Nazioarteko Egunen harira antolatutakoak:

  • Martxoak 21: Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
  • Apirilak 8: Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna
  • Maiatzak 21: Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna
  • Ekainak 20: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna
  • Azaroak 20: Haurren Nazioarteko Eguna

Erlazionatutako zerbitzua