Formakuntza
Ikastetxeetako irakasleentzako prestakuntza
Migrazio-fluxuen ondorioz, euskal komunitatea gero eta askotarikoagoa eta pluralagoa da. Etengabe aldatzen ari den gizarte kulturaniztun horrek erronka berriak planteatzen dizkio hezkuntza-sistemari, gero eta anitzagoak eta konplexuagoak diren ikasleen beharrei erantzun behar baitie.
Horrela, ezinbestekoa da eskola-komunitateari kulturarteko beharrezko prestakuntza ematea, inplikatutako eragileek sortzen diren egoerak maneiatu ahal izan ditzaten eta ikasleen aniztasunak ematen duen aberastasuna aprobetxatzen jakin dezaten.
Horregatik, Kultura Aniztasunaren Bulegoak urtero Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza Zuzendaritzarekin lankidetzan, kultura-aniztasunari buruzko ikastaroak antolatzen ditu hainbat ikastetxetako irakasle eta gainontzeko langileentzat.