Polloe
Nor gara
Polloe Donostiako Udalaren Udal Enpresa bat da, eta Polloe, Altza eta Igeldoko udal hilerriak kudeatzen ditu, bai eta Polloeko Errausketa-labea ere.
Polloe Estatuko hilerririk garrantzitsuenetakoa da, eta Europako hainbat erakunderen aintzatespena izan du.
Horren erakusgarri izan da Polloe ASCE (Association of Significant Cemeteries in Europe) elkartean sartu izana; hots, Europako hilerri nagusiak ordezkatzen dituen elkartean. Elkarte horretan 53 hilerri daude; besteak beste, aipatzekoak dira Oslo, Berlin eta Atenasko hilerriak Europan, eta Estatuan aldiz, Bartzelona eta Granadakoak.
Gomendagarria da Polloe bisitatzea, panteoi eta kapera ederrak dituelako, eta Donostiako memoria bizia delako.
Zer egiten dugu
Gure zerbitzuak
- Ehorzketa: Ehorzketak edo lurperatzeak egiten ditugu Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietan, edozein motatako hilobietan
- Beilatokia: Beilatoki bat dugu Altzako hilerrian. Bertan egoten da hildako pertsona lurperatu edo erraustu arte, familiak eta lagunek agurtzeko aukera izan dezaten.
- Errausketa-labea: Errausketa-labe bat dugu Polloeko hilerriaren ondoan, eta erraustu aurretik pertsonari agur esateko tokirik egokiena da.
- Hilerria: Udal enpresa gisa, Donostiako hilerri guztiak kudeatzen ditugu: Polloe, Altza eta Igeldo.
- Panteoien garbiketa: Zure hilobia une jakin batean edo aldian behin garbitzea nahi baduzu, aurrekontua egingo dizugu inolako konpromisorik gabe.
- Marmolgintza: Era guztietako marmolgintza-lanak egiten ditugu, inskripzioekin hasi eta hilarriak, zutikako harriak edo harlauzak ordezkatzeraino.
- Bestelako zerbitzuak: Hilerriko izapide guztiez arduratzen gara: lekualdatzeak, murrizketak, titulartasuna eguneratzea, panteoien emakidak…
Nola antolatzen gara
- Zinegotzi ordezkaria: Carlos García Hernández
- Kudeatzailea: Gorka Rueda Ibarreta