Hondartzak
Intereseko informazioa
Hiriko hondartzak
Donostiako hondartzak hiriaren ezaugarri nagusietako bat izan ohi dira, hirian bertan kokatuta baitaude.
Hondartza bakoitzak bere nortasuna eta ezaugarri fisikoak ditu, hala ere, denetan dituzu eskuragarri hainbat zerbitzu ingurumenaz gozatzeko.
Guztira, 4 hondartza daude hirian:
Kontxako hondartza
Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok erabiltzen duen hondartza da. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere.
Ondarretako hondartza
Kontxako badian dago kokatuta, baina Kontxa hondartzatik bereizita. Batez beste, 600 m luze da, 100 m zabal eta 60.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ondarreta hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, ezta garraiobide publikoak erabilita ere. Gainera, hndartzaren mendebaldeko muturretik hasi eta Haize-Orrazian amaitzen da pasealeku ederra.
Zurriolako hondartza
Zurriola hondartza Gros auzoan dago, Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren ekialdean. Batez beste, 800 m luze da, 110 m zabal eta 88.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ireki samarra da eta olatu handiak ditu.