Aholkuak eta gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Saileko kontsultak eta gomendioak
Intereseko informazioa
Suteak saihesteko oinarrizko aholkuak
- Entxufeak ez dira lapurrekin gainkargatu behar. Aparatu elektrikoak itzali egin behar dira erabili ondoren.
- Zartaginak, eltzeak eta abar ez dira sutan utzi behar kasurik egin gabe.
- Ke-kanpaia eta tximinia maiztasunez garbitu behar dira. Koipea eta zikinkeria metatzeak sutea eragin dezake.
- Kontuz gasarekin, gasa duten gelak behar bezala aireztatu beharko dira, gas-usaina badago, etengailuak ez dira itzali edo piztu behar, gela aireztatu behar da eta kontadorearen giltza itxi.
- Ez da arroparik, gortinarik eta antzekorik utzi behar erradiadoreen eta berogailuen gainean edo horietatik hurbil.
- Pospoloak edo metxeroak ez dira haurren eskueran utzi behar.
- Ez dugu ohean erre behar eta hautsontziak ez ditugu zaborrontzian hustu behar.
Sutea dagoenean nola jardun jakiteko oinarrizko aholkuak
Lehenik eta behin, ez duzu larritu behar, ez duzu korrika egin behar eta ez duzu arinegi ibili behar.
Sutea zure etxean gertatu bada
- Sute handi guztiak hasieran sute txikiak izaten direnez gero, sute hori itzaltzen saiatu behar dugu, betiere itzalgailu eramangarri bat eskura badugu
- Sutea itzali ezin badugu, edo horretarako gai ez bagara, sutea dagoen lekuko atea itxi beharko dugu sutea mugatzeko ahalegina egiteko, eta, horrela, beste eremu batzuetara hedatzea saihestuko dugu. Kea badago, makurtu egin behar dugu sudurra eta ahoa babestuz.
- Etxetik igaro ahala, ateak itxi behar ditugu eta familiako kide guztiekin atera behar dugu etxetik, etxeko giltzak hartu behar ditugu suhiltzaileei emateko eta haiek errazago sartu ahal izateko. Etxeko atea itxi behar dugu (giltzaz itxi gabe) kea eta beroa eskailera-begira edo hutsunera heda ez daitezen. Ez dugu inoiz igogailua erabili behar.
- 112 telefono-zenbakira deitu eta bizilagunei jakinarazi etxetik ateratzen garen bitartean.
- Suhiltzaileei itxaron giltzak eta haiek behar duten informazio guztia emateko.
Sutea beste etxe batean edo eskailera-begian gertatu bada
Hasiera batean, ez da inoiz etxetik atera behar, eta sutea gure etxebizitzaren azpian badago:
- Ahalik eta gehien babestu behar da ketik (horrek eragiten baititu heriotza gehienak); horretarako, ateak itxi behar dira eta eskuoihal bustiak jarri behar dira zirrikituetan.
- Urrutien eta eskuragarrien dagoen leihora edo balkoira atera ikus gaitzaten.
- Egoeraren eta kokapenaren berri eman 112 telefono-zenbakira deituta.
- Garrak leihoraino iristen badira beste etxebizitza batetik, pertsianak jaitsi behar dira eta leihoak itxi.
- Suhiltzaileen laguntza iritsi arte itxaron behar da.
- Kea badago, beste gela batera joan behar da ahalik eta makurtuen, eta sudurra eta ahoa zatar busti batez estalita.
Sutea gure etxebizitzaren gainean badago
Etxeko atea ireki behar dugu eta eskailera-begian kerik ez badago, kalera irten behar dugu atea itxi ondoren; aitzitik, kea badago, aurreko kasuan bezala jokatu behar dugu.
Baso-suteak saihesteko oinarrizko aholkuak
Nahiz eta gure ingurunean baso-suteak beste lurralde batzuetan bezain ohikoak ez izan, garrantzizkoa da jakitea zer neurri har ditzakegun guztiok sute horiek saihesteko.
Jarraian, baso-suteen eragina mugatzeko jarraitu beharreko hainbat argibide emango ditugu:
Jarraian, baso-suteen eragina mugatzeko jarraitu beharreko hainbat argibide emango ditugu:
- Ez da komenigarria mendian sua piztea, ez galondoak edo larrea erretzeko, ezta barbakoak egiteko edo lurreko sua egiteko ere (ezta horretarako prestatutako atsedenlekuetan ere). Suteak izateko arrisku handieneko garaian (ekainaren 1etik azaroaren 1era) edozein txinpartak edo garrek, txikia izanda ere, ezbeharra eragin dezake. Sua egin behar bada, soilik baimendutako eremuetan eta beti kontrolpean egin beharko da.
- Lurrera ez da pospolorik, zigarro-mutxikinik, zigarrorik edo erretzen ari den objekturik bota behar, ezta paperik, plastikorik, beirarik edo sutea eragin dezakeen edozein motatako hondakinik edo erregairik ere. Hoberena: mendian ez erretzea.
- Baso-lurretan ez da motosegarik, motozerrarik, soldatzeko makina multzorik, disko-makinarik edo erradialik erabili behar.
- Etxebizitza nekazaritza- edo baso-lurretan edo horiek inguratzen duten eremuan daukatenei gomendatzen diegu ez jartzea erraz su hartzen duten espezieak (arizonikoak, nekostak, eta bar) dituzten heskaiak, eta ez eraikitzea barbakoak finkaren mugetan, edo, behintzat, barbakoa horiek ez erabiltzea haizea dabilen egunetan. Era berean, auzokoen komunitateari eskatu behar zaio autobabeserako plan bat egitea (kaleetan ur-paloak jarri, kaleak eta alboko bideak ibilgailurik eta landaredirik gabe eduki, ur-deposituak egin, eta abar). Zaborra eta inausketaren hondakinak prestatutako edukiontzi edo zabortegietan utzi behar dira, ez dira inoiz suntsitu behar etxebizitzaren ondoan pilatuta edo erreta.
- Sute-garaietan (ekainaren 1etik azaroaren 1era) mendian sartzeko komenigarria da lurra, komunikatzeko bideak eta bide alternatiboak ondo ezagutzea, eta ikuspen handiko eremuetan ibiltzeko ahalegina egitea beti. Mendi-ibiliak egin nahi badira, bereziki, adinekoekin eta haurrekin, saiatu behar da seinaleztatutako zirkuituetatik ez ateratzen.
- Baso-lurretan edo horietatik hurbil dauden legez kanpoko zabortegien edo isurtzeko guneen berri eman behar zaie agintari publikoei. Horien ondorioz, askotan baso-suteak izaten dira.
- Ez da saiatu behar leku guztietara autoz edo motordun ibilgailuz iristen, ihes-hodiak sastraka lehorrak ukitzen baditu, sutea eragin dezake. Baso-eremuetan autoa prestatutako aparkalekuetan aparkatu behar da, edo, behintzat, larrerik edo sastrakarik ez dagoen eremuetan.
- Kanpaldiak egin nahi izanez gero, horretarako prestatutako eremuetan egin.
- Gas edo likido sukoien bitartez beroa edo argia sortzen duten elementuak erabiltzen direnean, arriskurik sortzen ez duten lekuetan zintzilikatuko dira edo oinarri horizontal baten gainean jarriko dira; horretaz gain, landaredirik ez duen zirkulu bat utzi beharko da elementu horiek erortzen badira erabat babestuta daudela bermatzeko.
- Kanpamentutik joan behar izanez gero, neurriak hartuko dira argia edo beroa ematen duten aparatu guztiak eta edozein su itzalita uzteko.
- Sugarretik ateratzen diren sukaldeko tresnak eta erremintak hoztu egingo dira materia erregaiekin harremanetan jarri aurretik; horretarako, harrien gainean jarriko ditugu. Beti ura beharko dugu ondoan, eta gomendatzen dugu itzalgailuak edukitzea piztu daitekeen suteari aurrea hartzeko.
- Errefrakzio bidez bero-foku bat sor dezaketen botilak eta beira-zatiak lurperatu egin behar dira.
- Sute bat ikusten baduzu 112 telefono-zenbakira deitu behar duzu lehenbailehen. Deitzean adierazi behar duzu zein den biderik egokiena hara iristeko, betiere kontuan izanda sua norantz doan. Komenigarria da, gainera, tokiko larrialdi-zerbitzuen berri izatea, baita haiekin harremanetan nola jarri behar den jakitea ere.
- Sute batetik hurbil daudenek suak harrapatuko ez dituen soilune batera joateko ahalegina egin behar dute, sutearen alboetako eremuetatik eta landaredi gutxien duten eremuetatik barrena joanez saiatu behar dute handik urruntzen; autoz badoaz leihatilak itxi behar dituzte eta arriskutik kanpo dagoen eremu batera joaten saiatu behar dute. Ez da inoiz amildegi edo sakonunerantz abiatu behar ezta hegalean gora ihes egin ere sua hegaletik gora doanean. Haizearen norabidearen aurka joan behar da beti.
- Su-itzalketetan parte hartzen dutenek ez dute isolatuta lan egin behar, koordinatuta egon behar dute eta beti agintaritza eskudunaren aginduetara.
Ur jardueretako arrisku eta segurtasun aholkuak
Jarduera akuatikoetako segurtasunari buruzko prebentzio kanpaina honetan, donostiako itsasertzean ur kirolak egitean segurtasuna hobetzeko proiektuaren barruan kokatzen da.
Kanpaina honek, autobabeseko irizpideetatik abiatuta, ingurune akuatikoarekin lotutako jarduerak egiten dituztenen segurtasuna indartu nahi du.
Kanpaina informazio kartelek eta bideo praktikek osatzen dute.
Kanpaina honek, autobabeseko irizpideetatik abiatuta, ingurune akuatikoarekin lotutako jarduerak egiten dituztenen segurtasuna indartu nahi du.
Kanpaina informazio kartelek eta bideo praktikek osatzen dute.
