Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolan izena emateko epea zabalik

Batukada, irrintzi eta elektrizitate tailerrak, udazkenean programatutako jardueren artean

Publicado el 09/07/2026


​​​​Ekialdeko Barrutiko Emakumeen Jabekuntza Eskolak Intxaurrondo, Altza eta Bidebieta auzoetan irailetik abendura bitartean egingo diren bost jarduera eskainiko ditu udazkeneko programazioan.

Izen-ematea zabalik dago eta jabekuntza.ekialde@gmail.com helbide elektronikoaren bidez edo 623 307 159 telefonora deituz egin daiteke. Ikastaro guztiak doan dira.

2026ko udazkeneko programazioa 

Hil arte bizi 
Nere Erkiagak emango ditu tailer hauek. Historian zehar, emakumeek funtsezko zeregina izan dute jaiotzaren eta heriotzaren prozesuak laguntzen eta gidatzen. Lau tailer hauetan zehar, urratsez urrats, prozesu horien inguruko erabaki praktikoak argitzen saiatuko da, beharrezkoak ez diren beldurrak alde batera utzi eta konfiantzaz bizitzeko tresnak eskainiz.
Noiz: irailak 30; urriak 7, 14 eta 21
Ordutegia: 17:30-20:00
Tokia: Intxaurrondoko Kultur Etxea 
Hizkuntza: euskara

Batukada feminista
Ainara Sarasketak eta Arantza Albizuk urrian hasi eta abenduan amaitzen den jarduera hau dinamizatuko dute.
Noiz: urriak 13 eta 27; azaroak 10 eta 24; abenduak 15
Ordutegia: 17:00-19:00
Tokia: Larratxoko Kultur Etxea
Hizkuntza: elebiduna

Etxeko elektrizitatea eta erreminten erabilera orokorra
Amaia Sara Saenz Escribanoren eskutik, parte-hartzaileek oinarrizko erremintak erabiltzeko eta etxeko konponketak egiteko beharrezko ezagutzak praktikan jarriko dituzte; beldurrak eta aurreiritziak identifikatuko dituzte, eta horiei ikuspegi feministatik aurre egiten ikasiko dute
Noiz: azaroak 10, 17 eta 24; abenduak 1
Ordutegia: 18:00-20:00
Tokia: Tomasene Kultur Etxea
Hizkuntza: euskara

Irrintzi ikastaroa
Amaia Garcia Uriondok gidatutako tailerra, irrintziak botatzen ikasteko eta praktika hori berreskuratzeko.
Noiz: azaroak 12
Ordutegia: 18:00-20:00
Tokia: Kontadores zentroa
Hizkuntza: euskara


Andre Zaharraren manifestua
2019. urtean, Mari Luz Esteban antropologo eta idazleak zahartzaroaren eta feminismoaren inguruko poema-bilduma bat argitaratu zuen, Andre Zaharraren manifestua. Geroago, liburu horren atal bat ikus-entzunezko pieza bihurtu zen, Lur Olaizolaren zuzendaritzapean. Pieza hori ikusi eta, ondoren, liburuaren egilearekin solasaldia egingo da.
Noiz: abenduak 2
Ordutegia: 18:00
Tokia: Intxaurrondoko Kultur Etxea
Hizkuntza: euskara

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lan Taldea

Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskola 2020an jarri zen martxan, eta urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lan Taldeak Berdintasun Atalarekin lankidetzan antolatzen duen ekimenetako bat da.

Emakumeen ahalduntzearen helburua da emakume izateagatik jasaten duten desberdintasun eta diskriminazio egoera estrukturalaren kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzea, eta beren bizitzei buruzko erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna, boterea eta kontrola eskuratzea.

Jabekuntza Eskola Programa >