Birgaitze energetikorako Eusko Jaurlaritzaren laguntzak
Ohar garrantzitsua
“Euskadik dagoeneko Next Generation EU Funtsen helburuak bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako.
Une honetan, 3, 4 eta 5 programetarako eskaera berriak onartzeko prozesua etenda dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu.
Hala ere, oraindik badira beste laguntza-lerro batzuk, babes litezkeen birgaitze, irisgarritasun eta efizientzia energetikoko jarduketetarako dirulaguntzak eskatzeko aukera ematen dutenak".
Intereseko informazioa
ETXEGINTZA, Birgaitze Bulegoa eta Next Generation-EU laguntzetarako erakunde laguntzailea
Donostiako Etxegintzak hitzarmen bat du Eusko Jaurlaritzarekin, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako Next Generation-EU laguntzak kudeatzeaz arduratzen den bulego gisa jarduteko.
Zehazki, hauek dira erakunde laguntzailearen eginkizunak:
- laguntzen kudeaketa koordinatzea, informatzea eta erraztea
- laguntzak eskatzeko espedienteak izapidetzea
- eskatzaileei laguntzak ordaintzea
- programen eta jarduera-ildoen bilakaeraren eta gardentasunaren jarraipena egitea