2025eko deialdia: Herritarren parte-hartzea

Irabazi xederik ez duten entitateentzako 2025 urteko dirulaguntzen deialdia.

Oinarri Orokorrak eta Bereziak

Eskaera epea

Eskaerak aurkezteko epea: 2025/02/13-2025/03/12 (biak barne)

Eskaerak

Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Ebazpenak

Zuriketa aurkezteko epea

Organo Izapidegilearen kontaktua

Kepa Rezabal, Herri Partaidetzako Teknikaria

Kepa_rezabal@donostia.eus

943 481 669

Easo, 43-1

Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.