Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 3. Zuriketa

Dirulaguntza jaso duten irabazi asmorik gabeko elkarteak eskuratutako dirulaguntzaren erabilera zuritzera behartuta daude.

Norentzat

Dirulaguntza jaso duten entitateek

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Dirulaguntzaren zuriketa soilik telematikoki bete ahal izango da.
Entitateek mezu bat jasoko dute eskaera formularioan zehaztutako posta elektronikoko helbidean, eta mezu horretan bertan izango dute justifikazio formulariora sartzeko helbide elektronikoa eta lokalizadorea

Tramite honen bidez ere hel zaitezke dirulaguntzaren zuriketa egiteko formulariora.

Edozein zalantza izanez gero edo lokalizadorea galduz gero, dirulaguntza eman zuen sail edo zerbitzuarekin harremanetan jarri.

Dokumentazio osagarria

Nahitaezko fitxategiak

  • Entitatearen gaur egungo lehendakaria ez bada dirulaguntza eskaera egin zuen pertsona bera, edo erakundearen zuzendaritza batzordeak dirulaguntza eskaera aurkezteko eskuordetu zuen pertsona aldatu bada: "Erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta".
  • Jardueren memoria

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 4 hilabete

Legezko epea: Zehaztu gabe

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Dokumentazioa jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Instrukzio organoak dirulaguntzarako ziurtagiria egiaztatzea
  4. Erakunde interesdunei jakinaraztea
  5. Dirulaguntzaren azken kopuruaren ordainketa edo itzultze-prozedura hastea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Dirulaguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
  • Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Behar diren baimenak lortzea.
  • Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
  • Dirua gastatzen ez bada, dirulaguntza itzultzea.
  • Helburuak funtsean aldatuz gero, dirulaguntza itzultzea.
  • Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan