Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 3. Zuriketa
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Entitateek mezu bat jasoko dute eskaera formularioan zehaztutako posta elektronikoko helbidean, eta mezu horretan bertan izango dute justifikazio formulariora sartzeko helbide elektronikoa eta lokalizadorea
Tramite honen bidez ere hel zaitezke dirulaguntzaren zuriketa egiteko formulariora.
Edozein zalantza izanez gero edo lokalizadorea galduz gero, dirulaguntza
eman zuen sail edo zerbitzuarekin harremanetan jarri.
Dokumentazio osagarria
Nahitaezko fitxategiak
- Entitatearen gaur egungo lehendakaria ez bada dirulaguntza eskaera egin zuen pertsona bera, edo erakundearen zuzendaritza batzordeak dirulaguntza eskaera aurkezteko eskuordetu zuen pertsona aldatu bada: "Erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta".
- Jardueren memoria
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 4 hilabete
Legezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Dokumentazioa jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Instrukzio organoak dirulaguntzarako ziurtagiria egiaztatzea
- Erakunde interesdunei jakinaraztea
- Dirulaguntzaren azken kopuruaren ordainketa edo itzultze-prozedura hastea
Izapideen arduraduna
Araudia
38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Bestelako informazioa
- Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
- Behar diren baimenak lortzea.
- Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
- Dirua gastatzen ez bada, dirulaguntza itzultzea.
- Helburuak funtsean aldatuz gero, dirulaguntza itzultzea.
- Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.