Donostiako eraikinen eguzki-energia potentziala
Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean dirulaguntzak kontsulta daitezke.
Eguzki potentzialaren mapak hiriko estalki guztiak erakusten dizkizu, plaka fotovoltaikoak instalatzeko duten bideragarritasunaren arabera sailkatuta:
- Berdea: estalki erabilgarriak.
- Laranja: babes urbanistikoa duten eraikinak.
- Gorria: bideragarriak ez diren estalkiak.
Nola erabili tresna
Estalki batean klik egitean, eraikinaren eguzki potentziala kalkulatzeko aplikaziora sartzen zara.
Aplikazioan, datu batzuk sartu behar dira:
- Eraikinaren erabilera (bizitegikoa, merkataritzakoa, industriala...).
- Karga kurba (kontsumo elektrikoaren eredua).
- Etxebizitzaren tamaina eta parte hartuko luketen etxebizitzen kopurua.
- Erabiltzen diren elementu elektrikoak.
Zure eraikineko eguzki-potentzialaren kalkuluaren emaitzak
Tresnak azterketa zehatza eskaintzen du honako informazioarekin:
- Gomendatutako panel kopurua.
- Aurreikusitako urteko ekoizpena.
- Autokontsumoa (etxean erabiltzen den sortutako elektrizitatearen ehunekoa).
- Autarkia (lor litekeen gehienezko autokontsumoa, sortutako elektrizitate guztia etxean kontsumituko balitz).
- Baterien bidezko biltegiratze ahalmena.
- Ibilgailu elektriko bat kargatzeko aukerak.
- CO₂ isurketen murrizketa.
- Gutxi gorabeherako instalazio kostua eta amortizazio denbora.
Aplikazioak txostena PDF formatuan deskargatzeko aukera ematen du.