Etxebizitzen promozioak
Kontsultatu babes ofizialeko etxebizitzak gazteentzat, adinekoentzat eta talde orokorrarentzat.
Etxebizitza horiek baremo baten bidez esleituko dira, eta baremo horrek puntuazio bat emango dio aurkeztutako eskabide bakoitzari; horrela, puntu gehien lortzen dituzten pertsonak eta bizikidetza-unitateak esleipendun izendatuko dira.
Intereseko informazioa
Kanpandegi – 15 etxebizitza (adinekoentzat)



Udal-eraikin bat birgaitzeko sustapen publikoa da. Eraikina formalki eta teknikoki konfiguratuz, 15 zuzkidura-bizitoki egingo dira, 65 urtetik gorakoei alokairuan emateko.
Apartamentuek gela hauek dituzte:
- egongela-sukalde bat
- logela bat
- komun bat
Higiezinak bizikidetza-eremu komunak ere baditu.
Gaur egun eraikitzen ari dira.
Jolastokieta - 37 etxebizitza (talde orokorrerarentzat)

Eraikinak atari bakarra du, eta, horren bidez, zerbitzu ematen zaie 37 etxebizitzei: beheko solairukoei, solairuartekoei eta hortik gora dauden lau solairuetakoei. Etxebizitza horietatik bi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Bost etxebizitza motaren bisita birtuala:
Txomin-Enea - 162 etxebizitza (talde orokorrarentzat)


Eraikinak 11 atari ditu, eta 162 etxebizitza; horietatik zazpi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude:
- 1. ataria: bi logelako hamabi etxebizitza eta hiru logelako bi etxebizitza.
- 2. eta 3. atariak: hamarna etxebizitza dituzte, denak ere bi logelakoak.
- 4. ataria: bi logelako hamahiru etxebizitza eta hiru logelako bat.
- 5. ataria: hamabost etxebizitza, bi logelakoak.
- 6. ataria: bi logelako hemezortzi etxebizitza eta hiru logelako bat.
- 7., 8. eta 9. atariak: bakoitzak hamalau etxebizitza ditu, denak ere bi logelakoak.
- 10. ataria: hogei etxebizitza, denak bi logelakoak.
- 11. ataria: hemenzortzi etxebizitza, hiru logelakoak horietako hiru eta bi logelakoak gainerako hamabostak.
Sei etxebizitza motaren bisita birtuala:
- bi logela eta bi bainugela dituen etxebizitza
- bi logela eta bi bainugela dituen etxebizitza, hegoaldera ematen duena
- hiru logela eta bi bainugela dituen etxebizitza, ekialdera ematen duena
- bi logela eta bainugela bat dituen etxebizitza, mendebaldera ematen duena
- etxebizitza egokitua, hegoaldera ematen duena
- etxebizitza egokitua, iparraldera ematen duena
Intxaurrondo - 55 etxebizitza (adinekoentzat)

Udal-lurzoruaren gainean egindako 55 apartamenturen sustapen publikoa da. Apartamentu horiek 65 urtetik gorakoei lagatzen zaizkie, alokairuan.
Apartamentu guztiek garajea eta trastelekua dituzte, atxikitako eranskin gisa.
Apartamentuek gela hauek dituzte:
- egongela-sukalde bat
- logela bat
- komun bat
Higiezinak bizikidetza-eremu komunak ere baditu.
Sustapena IZA PROMOCIONES Y OBRAS SA enpresak gauzatu du.
Hiru etxebizitza motaren bisita birtuala:
Morlans - 140 etxebizitza (talde orokorrarentzat)

Morlanseko udal-sustapenak bi fase izan ditu:
- Lehenengoan, 70 etxebizitzako bloke bat eraiki da, alokairuan emateko, eta 84 etxebizitzako beste bat, azalera-eskubidean emateko.
- Bigarren fasean, 70 etxebizitzako beste bloke bat eraiki da, alokairurako, eta 126 etxebizitzako beste bat, azalera-eskubidean emateko.
Berio-Goienetxe - 48 etxebizitza (talde orokorrarentzat)

Etxebizitzak lau lurzatitan egin dira: horietatik bitan alokairuko etxebizitzak daude, eta beste bietan udal-etxebizitza tasatuak.
Lurzatiak Berio auzoan daude.
Sustapena Construcciones Amenabar SA enpresak gauzatu du.
Pagola - 237 etxebizitza (talde orokorrarentzat)

Pagolako (Aiete) sustapenean 316 etxebizitza dira guztira, hiru lurzatitan banatuta. Lehenengo biak, Antiguatik hurbilen daudenak, bi blokez osatuta daude, eta biak ere alokairuan emango dira. Hirugarren lurzatiak ere bi eraikin ditu, horietako bat oso-osorik da alokairurako, eta beste bat mistoa, etxebizitzak alokairuan eta azalera-eskubidean emango dira eta.
Sustapena publikoa da guztiz, eta Construcciones Amenábar SA enpresak gauzatu du.
Puio Lanberri - 60 etxebizitza (talde orokorrarentzat)

98 etxebizitzako sustapena da; horietatik 38 tasatuak dira, azalera-eskubidea erosteko araubidean emanak, eta beste seiak, berriz, alokairu-araubidean emanak.
Sustapen mistoa da, eta NASIPA enpresak gauzatu du.
Marrutxipi - 108 etxebizitza (gazteentzat eta adinekoentzat)

Marrutxipiko udal-sustapena zuzkidura-apartamentuz osatutako bi eraikinek osatzen dute: bat gazteentzat da (errepidetik urrunen dagoena), eta bestea adinekoentzat. Bi eraikinen artean parke bat dago.
Gazteen eraikinak 62 apartamentu ditu, eta adinekoenak 44.
Apartamentuek gela hauek dituzte:
- egongela-sukalde bat
- logela bat
- komun bat
Apartamentu guztiek garajea eta trastelekua dituzte, atxikitako eranskin gisa. Higiezinak bizikidetza-eremu komunak ere baditu.
Sustapena EGUZKI ERAIKUNTZAK enpresak gauzatu du.
Montpellier - 50 etxebizitza (gazteentzat)

Montpellierko udal-sustapena izen bereko finkaren lurretan kokatzen da, Antigua auzoan, Bentaberrin.
Eraikinak 50 apartamentu ditu, eta bakoitzak trasteleku bat du, atxikitako eranskin gisa.
Apartamentuek gela hauek dituzte:
- egongela-sukalde bat
- logela bat
- komun bat
Higiezinak bizikidetza-eremu komunak ere baditu.
Sustapena CONSTRUCCIONES AMENABAR SA enpresak gauzatu du.
Villa Araoz - 56 etxebizitza (gazteentzat)

Villa Araozeko sustapena Munto sektoreko lurzati batean kokatzen da, Amara-Antigua bidearen ondoan.
Gazteentzako eraikinak 56 apartamentu ditu, eta garaje eta trasteleku bana dituzte, atxikitako eranskin gisa.
Apartamentuek gela hauek dituzte:
- egongela-sukalde bat
- logela bat
- komun bat
Higiezinak bizikidetza-eremu komunak ere baditu.
Sustapena GEDI SA enpresak gauzatu du.