Gazteentzako apartamentuak

Bizitokia 5 urterako alokatzen da eta epe hori ez dago gehiago luzatzerik.

Apartamentu bakoitzak egongela-sukaldea, komuna eta logela ditu, eta gehienez bi heldurentzat dira. Seme-alaba adingabeak ere bizi daitezke etxebizitza hauetan.

Etxebizitzak adjudikatzeko, baremazio-sistema bat erabiltzen da. Horren bidez, eskabide bakoitzari hainbat puntu ematen zaizkio eta puntu gehien lortzen duten pertsonak edo bizikidetza-unitateak suertatzen dira adjudikaziodun.

Garrantzitsua da jakitea administrazioak zehazten duela alokairuaren zenbatekoa, bera baita jabea. Horrelako etxebizitza bat eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira, eta baremazio-prozesuan parte hartu.

Intereseko informazioa

Betekizunak

Baldintzak betetzen dituzun ala ez jakiteko simulazio bat egin dezakezu.

  • errenta bera da apartamentu guztientzat, azalera edozein dutela ere
  • urtero eguneratzen da, KPIaren edo etxebizitza-errentamenduen erreferentzia-indizearen (IRAV) arabera, zer dagokion
  • gaur egun (2026. urtea), errentaren prezioa hileko 305,76 € hilabetean da
Gazteentzako etxebizitza bat eskuratzeko, izena eman behar da etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan.

Maizterren eskubideak:

  • etxebizitzan gehienez bost urtez bizitzea
  • alokairuak neurrizko prezioa izatea
  • behar diren konponketak egitea etxebizitza bizigarritasun-baldintzetan mantentzeko
  • maizterra ordezkatzea (subrogatzea) legeak uzten duen kasuetan

Maizterren betebehar nagusiak:

  • etxebizitza ohiko bizilekua izatea
  • etxebizitza inori ez lagatzea
  • etxebizitzan jarduerarik edo negoziorik ez egitea
  • alokairua ordaintzea
  • etxebizitza behar bezala erabiltzea
  • auzotasun onaren arauak errespetatzea
  • gastu komunak ordaintzea
  • etxebizitza egoera onean mantentzea
  • intzidentzia guztien berri ematea
  • eraikina zaintzea
  • etxebizitzarako aseguru bat kontratatzea nahitaez
  • obrarik ez egitea baimenik gabe
  • bizikidetza-harreman ona izatea bizilagunen erkidegoarekin
  • kontratua amaitzean etxebizitza uztea

Luzatu al daiteke alokairu-kontratua egoera pertsonalarengatik?

Ez. Programaren izaeragatik beragatik, bizitokia aldi baterako da eta gazteei zuzenduta dago. Helburua da ahalik eta gazte gehienek izatea emantzipatzeko aukera, eta hori ez litzateke lortuko apartamentuen alokairu-kontratuak berrituko balira.
Ez. Aldi baterako bizitokiak direnez, jarrai dezakezu etxebizitzen zozketetan parte hartzen, hala erosteko nola alokatzeko, horiek luzarorako dira eta.

Bai. Arau orokorraren salbuespena da hori.

Babes ofizialeko etxebizitzetan eta etxebizitza tasatuetan ez da onartzen elkarrekin biziko diren pertsonek nork bere aldetik egitea eskaera, baina gazteentzako apartamentuen kasuan onartzen da elkarrekin bizitzeko asmoa duten bi pertsonak eskaera bana aurkeztea.

Ez. Eusko Jaurlaritzak antolatutako zozketak eta Donostiako Etxegintzak egiten dituenak independenteak dira. Beraz, zozketa guztietan parte hartzeko, etxebizitzaren udal-erregistroan eta Etxebideren erregistroan eman behar da izena.
Bai. Ez dago arazorik bietan izena emateko. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea babes publikoko etxebizitzak baremazio bidez adjudikatzen direla eta Alokabiderenak, berriz, antzinatasunaren, errentaren eta eskatutako etxebizitzaren ezaugarrien arabera.
Lan-bizitzaren agiri eguneratua eta lan egin den enpresen ziurtagiriak aurkeztu behar dira; ziurtagiri horietan, lana noiz hasi eta amaitu den jarri behar du, bai eta lantokia non dagoen ere. Lan-bizitzaren txostena Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako dokumentu bat da.

Udalerrikoak

Erkidegokoak

Erlazionatutako dokumentuak