Azaroak 11: greba deialdia

Udal zerbitzuek gorabeherak izan ditzakete

Azaroaren 11rako deitutako greba orokorra dela eta, hainbat udal zerbitzutan gorabeherak izan daitezkeela jakinarazi nahi dizuegu.

Oinarrizkoak diren zerbitzuetan gutxieneko arreta bermatuta egongo da: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua, Abegi etxea, Ur zerbitzua, Agirien erregistroa, Udal aterpetxea, Idazkaritza nagusia eta udal ikastetxeak.

Bestelako hainbatetan grebak eragina izan dezake: hala nola Udalinfo Herritarren Arreta Zerbitzua, kiroldegiak, kultur etxeak, liburutegiak eta Musika eta Dantza Eskola. 

Barkatu eragozpenak.

dbus.eus
Dbusek egun osoan eskainiko ditu gutxieneko zerbitzuak autobusetan. 

Aldaketak manifestazioak direla eta
Manifestazioak egingo dira 11:00etatik 13:30era gutxi gorabehera (Antiguoko tuneletik eta Pio XII.a-Erdialdetik abiatuta) eta 17:30etik 19:30era gutxi gorabehera (Antiguoko tuneletik eta Gros-Erdialdetik abiatuta), eta manifestazio horiek direla eta Dbuseko zerbitzuetan aldaketak egingo dira.

donostiakirola.eus
Azaroaren 11an: Greba orokorra dela eta, udal kirol zerbitzuetan gorabeherak izan daitezke. Zehazki, zein instalazio itxiko diren asteazkenean bertan jakinaraziko dizuegu, sare sozialen bidez, baita WhatsApp kanalean. 

2026/11/10 argitaratua