Donostia Kirola

Nor gara

Donostiako Udalaren erakunde autonomo bat, zeinaren helburu nagusia donostiarren artean kirolaren praktika eta ohitura osasungarriak sustatzea baita.

Donostia Kirolaren oinarrizko bost helburuak honako hauek dira:

  • Hiritarren jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika hobetzea, eta ohitura osasungarriak sustatzea
  • Hiria kirol gune bat bezala ikustea
  • Tokiko kirol sistema integratu eta kalitatezkoa sortzea
  • Udalaren kirol zerbitzuen kudeaketa jasangarria egitea
  • Donostia Kirolaren barne kudeaketa eta antolakuntza hobetzea

Donostia Kirolaren Xedea:

"Donostia Kirolak tokiko kirol sistemaren jarduera eraginkorraren lidergoaz arduratu behar du, kalitatezko zerbitzu publiko baten bitartez eta gizarte eta kirol eragile guztien partaidetzarekin batera, donostiar guztiek jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera izan dezaten".

Xede hori bete ahal izateko, Donostia Kirolak plangintza estrategikorako metodologia arin bat baliatzen du, zeinak lau urteko ziklo estrategiko iraunkor bat izateko aukera ematen baitu. Helburuak urtero berrikusten dira eta estrategiak Urteko Kudeaketa Planean azaltzen dira.

Zer egiten dugu

  • Hiritarren artean jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika sustatzen dugu, eta ohitura osasungarriak bultzatzen ditugu; horretarako, berariazko kanpainak eramaten ditugu aurrera.
  • Kirol gune berriak eraikitzea eta lehendik daudenak modu eraginkorrean kudeatzea.
  • Kirol arloko hiriko eragileekin aliantzak sortzea, kalitatezko kirol sistema bat eraikitzeko.

Nola antolatzen gara

Gure zerbitzuak

Gure parte-hartzea beste entitate batzuetan

Kirol jarduera sustatzeko, elkarlanean dihardugu hainbat erakunde eta eragile publiko eta pribaturekin:

  • Donostiako Udaleko Departamentuekin.
  • Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuekin.
  • Kirol klub eta elkarteekin.
  • Kirol Federazioekin (Euskal Herrikoekin eta Gipuzkoakoekin).
  • Kirol esparruaren baitako enpresa pribatuekin.

Erlazionatutako dokumentuak

Kontaktuko datuak

Anoeta pasealekua, 18,

20014 Donostia

Telefonoa: 943 481 850

Helbide elektronikoa:
Kontsultatu kiroldegietako arretarako ordutegiak.