Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriBreadcrumb
Auzoko programa
Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko helburuarekin, euskara, aniztasuna eta herritarrak, biltzen ditu BAGERA elkarteak antolatzen duen AUZOKO egitasmoak. Izan ere, Euskal Herrian hizkuntza aniztasun errealitate baten aurrean gaude.
Helburua
Euskararekin jolastuz eta ludikotasunaren bitartez, euskaraz ez dakiena euskarara hurbiltzea eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jartzea.
Auzoetan talde mistoak osatzen dira:
- Auzotarrak (egunerokoan euskaraz aritzen diren herritarrak)
- Auzokideak (euskaraz ez dakiten herritarrak)
Bagera elkarteak kudeatzen du AUZOKO egitasmoa eta herritar guztiei irekita dago.
Lotutako zerbitzua
Hau ere interesatuko zaizu agian
Kontaktua
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio Plaza, 2, 20003 Donostia