Kontsumo arloa
Nor gara
Donostiako Udalaren Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) helburua da herritarrek kontsumoaz egiten dituzten kontsultei eta erreklamazioei erantzutea.
Zer eskubide dut nik kontsumitzaile izateagatik
- Osasuna babesteko eta bizi-kalitatea, segurtasuna eta ingurumen egokia izateko eskubidea.
- Bidezko interes ekonomikoak eta sozialak babesteko eskubidea.
- Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza izateko eskubidea.
- Ordezkaritza, kontsulta eta partaidetzarako eskubidea.
- Babes juridikoa izateko eskubidea.
Zer egiten dugu
KIUBek egiten dituen lanak
- Kexak eta erreklamazioak aztertzea eta izapidetzea.
- Alderdien arteko bitartekaritza egitea kontsumo-gatazkak konpontzeko.
- Kontsulten arreta pertsonalizatua. Idatziz, telefonoz edo bulegora joanda egin daitezke kontsultak. Askotan, unean bertan konpon daitezke kontsultak; baina, beste batzuetan, dokumentazioa aztertu egin izaten da eta, beraz, erantzuna atzeratu egiten da.
- Beste zerbitzu batzuk: Kontsumo produktu eta zerbitzu batzuen gaineko dibulgazio-liburuxkak argitaratzea, informazio-kanpainak egitea, ikastetxeetan jarduera batzuk egitea, hezkuntza-materiala eskaintzea, lege eta prestakuntza arloetako artxiboa izatea, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea eta kontsumitzaileen elkarteekin lankidetzan aritzea.
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.