Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza

Nor gara

Udaleko Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritzak, kudeaketa integralaren bidez, lan-ingurune seguru bat bermatzeko, langileen talentua garatzeko eta lan-politikak eta -araudiak betetzen direla bermatzeko lan egiten du.

Zer egiten dugu

  • Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua
    • Langileen osasuna babestu lan-baldintzetatik eratorritako arriskuen aurrean
    • Laneko arriskuen ebaluazio-prozesuak, ikuskapenak, osasunaren zaintza eta gainerako prebentzio-jarduerak egin
       
  • Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua
    • Lan-eskaintza publikoa (LEP) onetsi, plantilla eta organigramak kudeatu eta lanpostuen zerrenda (LPZ) mantendu
    • Langileei prestakuntza eman
    • Ikasleen praktikak antolatu
       
  • Langileak Kudeatzeko eta Antolatzeko Zerbitzua
    • Langileak kontratatu, jarraipena eta kontrola egin
    • Nominak eta gizarte-aseguruak kudeatu
    • Erretiroak planifikatu eta gizarte-laguntzak, maileguak, pentsioak eta aseguruak izapidetu
       
  • Hautaketa Zerbitzua
    • Deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak egin eta onetsi
    • Langileak hautatzeko prozesuak diseinatu eta kudeatu

Nola gaude antolatuta

Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe

Zuzendaritza: Alfonso Jimenez Grandes

Gure proiektu eta planak

Kontaktuko datuak

Ijentea, 1,

20003 Donostia

Telefonoak: 010 / 943 481 000 


Sartu Donostiako Udalaren lan-eskaintza guztietara