Udaltzaingoaren Zuzendaritza

Nor gara

Udaltzaingoak herritarren segurtasuna bermatzeko lan egiten du, eta polizia hurbila, modernoa eta kolaboratiboa da. Prebentzio-, inteligentzia- eta ikerketa-atalek komunitatearentzako ingurune seguru eta antolatu bat sustatzen dute.

Zer egiten dugu

Udaltzaingoaren eginkizunak

  • Udal-agintarien eta udal-eraikinen babesa, hiri-trafikoaren erregulazioa, espazio publikoen zaintza eta udal-ordenantzak zein tokiko araudia betearaztea.
  • Delituen prebentzioa, larrialdietan laguntza ematea, Polizia Judizialarekin lankidetza eta baimendutako kasuetan udal-mugatik kanpo jardutea.

Herri-segurtasuna

Prebentzioko jarduketak:
  • Bide publikoak, espazio publikoak edo establezimendu publikoak zaintzea, prebentzioaren esparruan eta delitu-egintzak saihesteko beharrezkoak diren jarduketa guztien esparruan.
  • Agintariak babestea eta eraikinak nahiz instalazioak zaintzea edo babestea.
  • Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaionean.
Justizia Administrazioari laguntzea:
  • Lokalizazio iraunkorreko kondenak, maizter-botatzeak, utzarazpenak, lokalen eta ibilgailuen zigilatzeak eta abar kontrolatzea, Justizia Administrazioarekin elkarlanean aritzeko eta hura sorosteko eginkizunen esparruan, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan aurreikusitakoarekin bat.
Atestatuak eta txostenak egitea:
  • Arau-hauste penalak egitearekin lotutako salaketak jasotzea eta izapidetzea.
  • Arau-hauste penal bat egin duten pertsonak atxilotzearen ondorioz egindako atestatuak kudeatzea.
Arau-hauste penalak ikertzea:
  • Arau-hauste penalen inguruabarrak ikertzea, horiek egiaztatzeko eta egileak identifikatzeko beharrezkoak diren eginbideak eginez, eta agintaritza judizialaren esku jartzea.
  • Delituaren egoera begiz ikuskatzea, erruduna identifikatzeko modua emango duten delitu-frogak jasotzeko.
  • Gertakariak argitzeko ikerketa-lanak egitea.
  • Delituaren frogekin lotutako peritu-txostenak egitea.

Trafikoa

Bide-mugikortasuna:
Mugikortasun Ataleko Unitate Operatiboko agenteekin partekatutako eskumena.
  • Bide-segurtasuna zaintzea eta trafikoa normal ibiltzeko modua egitea, ibilgailuen mugimenduak antolatuz eta arautuz eta aparkalekuak kontrolatuz.
  • 2009ko udaz geroztik, jarduera hori Mugikortasun Ataleko Unitate Operatiboko agenteek ere egiten dute.
Trafiko-istripuetako jarduketak:
  • Hiri barruko bideetan gertatutako trafiko-istripuei buruzko atestatuak edo txostenak egitea.
Prebentzio-programak:
  • Prebentzioko kontrolak egitea aldizka, alkohola, droga toxikoak, psikotropikoak eta estupefazienteak hartu ondoren edo horien eraginpean zirkulatzen duten gidariak detektatzeko.
  • Segurtasun-uhalaren, telefono mugikorraren eta abarren erabilera kontrolatzeko prebentzio-kanpainetan parte hartzea.

Polizia administratiboa

Ikuskapenak eta egiaztapenak:

Unitateak esleitzen ditu, ordenantza, erregelamendu eta abarren bidez araututako jarduera hauen gaineko administrazio-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko: bide publikoko jarduerak, etxebizitzak edo lokalak, obrak, animalien jabetza, piroteknia eta abar.

Berdeguneak babestea:

Basoguneetan, parke publikoetan eta beste berdegune batzuetan gertaera eta jokabide desegokiak edo debekatuak prebenitzeko edo zuzentzeko zerbitzua.

092 - Koordinazio Unitate Nagusia

KZ (Koordinazio Zentrala) Udaltzaingoko unitate espezializatu bat da, herritarrari arreta osoa eskaintzen diona 7 x 24 orduetan.

Oinarrizko funtzio hauek ditu:

  • Telefono bidez erantzutea herritarrek polizia-gaien, udal-ordenantzen, trafikoaren eta bide-segurtasunaren inguruan egindako errekerimenduei.
  • Gorabeherak koordinatzea eta kudeatzea, eta polizia-baliabideak esleitzea.
  • Larrialdiak kudeatzea eta operazioak beste kidego batzuekin (112 - Suhiltzaileak - Ertzaintza -...) koordinatzea.

Nola gaude antolatuta

Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko Ordezkaritza: Martin Ibabe Eceiza

Zuzendaritza: Jon Udakiola Elizasu

Gure zerbitzuak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure proiektuak eta programak

Kontaktuko datuak

Udaltzaingoaren komisaria

Morlanseko biribilgunea, 1,

20009 Donostia

Udaltzaingoa- Larrialdiak: 092

Informazioa: 943 481 320

Galdutako objektuak: 943 481 320

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00

Atestatuen Administrazio Unitatea: 943 481 333

Helbide elektronikoa: