Dantza klasikoa (+8 urte)

Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifikoak eta teknika desberdinak dituen dantza mota bat da. Halaber, Ballet hitza erabiltzen da dantzaren bidez interpretatua izateko sorturiko musika-pieza izendatzeko ere.

Norentzat:

  • 8 urtetik aurrera, adin guztietako neska-mutilentzat.

Janzkera:

  • Arropa: dantza klasikorako berariazko arropa.
  • Neskak: galtzerdiak, maillota eta punta erdiko zapatila arrosak.
  • Mutilak: kamiseta edo maillot zuria, elastikoa eta zapatila beltzak.
  • Ilea: motots batean bilduta (moñoa).

Helburuak:

  • Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa ulertzeko behar dituzten mugimendu gaitasunak, gaitasun afektiboak eta kognitiboak garatzeko hezkuntza-prozesuak landu behar dituzte, dantzaren adierazpen ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izateko.
  • Dantza klasikoaren oinarria, guretzat dantza akademikoa dena, eskolek eta konpainiek beren ikasle eta dantzariak trebatzeko erabiltzen dituzten teknika eta estilo ezberdinak dira.

Ikasgaiaren helburu nagusiak:

  • Dantza klasikoaren teknika punta erdian nahiz punta gainean erabat menderatzea, dagozkion pausuak landuz, errazenetatik konplexuenetara.
  • Dantzatzen denean erabili beharreko espazioa, erritmoa, interpretazioa eta estilo ezberdinak menperatzea.
  • Ikasleengan sormen eta interpretazio gaitasunak garatzea, zaletasuna sorraraztea eta ikasleek dantza klasikoaren bidez gozatzea.
  • Ikasleek maila artistiko eta tekniko zabala lortzea, gero eta mugimendu koordinatuagoak egiteko, exekuzio ona lortuz.
  • Ikasleengan balio estetiko eta kulturalenganako interesa piztea balletaren ezagutzaren bidez.
  • Diziplina honenganako maitasuna garatzea.