Bateria

Bateria perkusio instrumentu bat da, tamaina ezberdinetako danborrez eta txindataz osatua, bi eskuekin eta bi oinekin jotzen dena. Zintzarriak edo panderoak bezalako beste elementu batzuk ere erantsi dakizkioke.

Bateria elektronikoak ere badaude, ordenagailura eta gaur egungo beste gailu batzuetara konekta daitezkeenak, hala nola USB, tablet edo mugikorra.

Soinua ateratzeko, baketekin jotzen dira danborrak eta txindatak, eta oinak erabiltzen dira dunbala eta hi-hata jotzeko.

Taldeak

Bideoak