Konboak

Norentzat:

Maila eta adin desberdinetako ikasleak, honako instrumentu hauek jotzen dituztenak: saxoak (altua, tenorra, baritonoa), tronboiak, tronpetak, bateria, baxua, piano-teklatuak, gitarra elektrikoa eta ahotsa. 

Beste instrumentu batzuek ere parte har dezakete, taldean era egokian integratzeko aukera badago (hari instrumentuak, trikitixa, euskal instrumentu tradizionalak, etab.)

Helburu nagusia:

  • musika modernoarekin gozatzea taldean jotzen (jazz, pop, rock...)
  • estilo desberdinetako abestiak lantzea

Aktibitateak:

  • hiruhilero kontzertuak
  • EMUSIK
  • parte-hartzaileentzat hezkuntza-interesa duten emanaldiak