Fakturazio elektronikoa
Donostiako Udalari fakturak jaulkitzen dizkioten enpresei faktura elektroniko erraz eta praktikoak egiteko doako irtenbidea eskaintzeko ekimena.
ef4ktur sistemaren bidez, fakturen kudeaketarako sistema txiki bat erabilgarri izango dute enpresek, Udalari nahiz beste euskal administrazio batzuei bitarteko elektronikoen bidez faktura igortzeko ahalmena duena.
Intereseko informazioa
Aurkezpena
Faktura elektronikoa paperezko fakturaren ordezko funtzionala da, eta fakturak bitarteko elektronikoen bidez eta ziurtagiri aitortuen bidez modu digitalean sinatuta transmititzen direla esan nahi du.
ef4ktur ekimenaren bidez, Donostiako Udalari fakturak jaulkitzen dizkioten enpresei faktura elektronikoak egiteko doako aukera eskaini nahi zaie, Donostiako Udalarekin lan egiteko bide erraz eta praktiko bat izan dezaten.
Alde onak
Igorlea
- Kostuak aurreztea: ez da zigilurik, paperik, gutun-azalik eta artxibatzeko kopiarik behar.
- Dokumentuak bizkor aurkitzeko aukera.
- Arintasuna izapideetan eta ordainketetan: izapideen urratsak minutu gutxi batzuetan eta eroso egin daitezke, joan-etorririk egin beharrik gabe.
- Prozedura segurua: ziurtagiri eta sinadura digitalen bidez, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta nahitaezko onarpena bermatzen da beti.
Hartzailea
- Denbora eta langileak aurreztea.
- Langileen produktibitate handiagoa, lehen datuak sartu edo dokumentuak kudeatu behar zituztelako.
- Datuek ez dute akatsik. Datuak automatikoki kudeaketa-programara iraultzean, faktura eskuz erregistratu beharra saihesten da.
- Fakturaren egiaztatze automatikoa hornitzailearen albaranekin.
- Erreklamazio automatikoa eta berehalakoa.
- Erregistro automatikoa kontabilitatean.
Fakturazioa, eta faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra
Ba al duzu ziurtagiri digitalik?
Ziurtagiri digitala lortzeko modua.
Hirugarren fidagarri batek ( autoritate ziurtagiri-emaile batek) subjektu edo entitate baten nortasunaren eta herri-administrazio edo enpresa baten artean dagoen lotura bermatzen duen dokumentu digital bat da.
Edozein gizabanakok edo erakundek eduki dezake ziurtagiri digitala, baina elkarreragiten dutenek jaulkitzaile hori onartzen ez badute, ia sinatu izan ez balu bezalaxe izango da. Hori dela eta, jaulkitzaileak akreditatu egin beharko dira beste pertsona, erkidego, enpresa edo herrialde batzuek onartu ahal izan ditzaten.
Alabaina, ziurtagiri digital batek legezko balioa izan dezan, ziurtapen-zerbitzugile batek jaulki beharko du.
Hona hemen gehien erabiltzen diren ziurtagiriak.
Bezeroarentzako arreta.
Donostiako Udaleko harreman teknikoa:
Programaren instalazioarekin edo Gipuzkoako hiriburuko Udalaren eredura egokitutako funtzionamenduarekin arazo informatikorik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauen bitartez:
“Harreman-formularioa” erabil dezakezu. Bide horretatik lehen harremana ezarri ondoren, arreta telefonoz edo posta elektronikoz eskainiko da.