Nolakoa da hiria

Donostia bizitzea merezi duen hiria da. Hiri irekia eta dinamikoa da, pertsonak eta haien ingurunea zaintzen dituena, eta garapen orekatu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duena.

Nortasun kultural sendoa du, euskara du zutabe, eta begirada berritzailearekin zaintzen du bere iragana. Zientzia eta ezagutza ardatz dira gure hirian, aurrera egiten jarraitzeko eta donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Donostia aukeraz beteta dago, abegikorra da, konprometitua eta anitza, guztiontzako bizikidetza, ongizatea eta aukerak sustatzen dituen hiria da.

Sustrai sakonak ditu, eta bere kulturaz harro dago, baina etorkizunari begirada argiaz begiratzen dio, donostiarrek beren bizi-proiektua garatu ahal izateko pentsatutako begiradaz, hain zuzen.

Jasangarritasuna bere politika eta jarduera guztien zeharkako ardatz duen hiri baten aldeko apustua egiten dugu

Kultura hiriko hainbat dinamika eta gune eraldatzeko elementu gisa sustatzeko lan egiten dugu

Kirolean sinesten dugu osasunaren sustatzaile gisa, herritarrek bizi-kalitate hobea izan dezaten

Bisitatzen gaituztenak hartzen dituen hiria gara, herritarren eta gure nortasuna ezagutu nahi dutenen arteko bizikidetzari lehentasuna emanez

Enpresei, ekintzaileei eta talentuari gure sustengua ematen diegu, Donostia aukeraz betetako hiria izan dadin

Donostia Zientzia eta Ezagutza da, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen hiria, bere etorkizunerako funtsezko ildo estrategiko gisa

Elkartasuna eta berdintasuna bultzatzen dituen hiria gara, lankidetza eta kohesio soziala sustatuz, herritarren inplikazioarekin

Donostia, euskararen hiria. Donostia euskararen hiriburua da, batzen gaituen hizkuntza, gure kulturaren eta nortasunaren zutabea

Donostia gazteek beren bizi-proiektuak garatu ahal izateko hiri bihurtzeko baldintzak eta aukerak sustatzen ditugu

Ezagutu auzoak

Donostia 15 auzok eta 2 lurralde-eremuk osatzen dute, eta haien nortasunek eta berezitasunek hiri anitza eta bizitzaz betea osatzen dute.

Horiek guztiak errealitate komun baten inguruan egituratzen dira: auzotarrak dira haietako bakoitzaren ardatza.

Ezagutu berdeguneak

Donostia hiri berdea da, eta hiria egituratzen duten parke eta lorategi ugari ditu. Hogeita hamar natura-eremu ditu, ingurumenarekiko errespetua eta kultura-ondare garrantzitsu baten balioa uztartzen dituztenak.


Izaera horri hiria inguratzen duen ingurune natural pribilegiatua gehitu behar zaio. Kantauri itsasora irekitako bidezidor, begiratoki eta paisaiek hiriaren eta paisaiaren arteko lotura estua indartzen dute. 

Ezagutu hondartzak

Donostia kostaldeko hiria da, eta bere hondartzen inguruan dago egituratua, hiri-ingurunean erabat integratuta baitaude.

Gainera, lau hondartzetako bakoitzak nortasun propioa du, eta nortasun horri arreta berezia ematen zaio zaintzari eta zerbitzuei dagokienez.

Donostia datuetan

Ezagutza da kudeaketarako tresnarik onena. Horregatik, Udalak datu-base eguneratu eta zabala du, herritarrentzat erabaki onenak hartzea ahalbidetzen duena.

Datu demografikoak, ekonomikoak, ingurumenari lotutakoak… Guztiak donostiarren eskura, klik bakarrean.

Mapak - GeoDonostia

GeoDonostia Udalaren geoataria da, eta informazio geografikorako sarbide eguneratua eskaintzen du.

​​​​​​​Helburua Udalaren datuak, metadatuak eta zerbitzu geografikoak plataforma bakar batean biltzea da; herritarrek, enpresek eta beste administrazioek erraz kontsultatu, eskuratu eta berrerabili ditzaten.

Azken albisteak

Loreak
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udalak loreak banatzeko puntu gehiago jarriko ditu eta arratsalde batean ere banatuko ditu

Altza, Intxaurrondo eta Aiete lehenengo aldiz sartuko dira banaketan, 40.000 lore eta landare inguru banatuko dira urriaren 26tik 29ra

Herritarren segurtasuna eta larrialdiak
Añarbek aplikazio mugikor berri bat atera du, urtegiari buruzko informazioa denbora errealean eta herritarrei abisuak emateko

Tresnak % 52ko finantzaketa izan du, NextGenerationEU Europako funtsetatik datorrena

 

Aurreko donostiatruk merkatu baten ikuspegia, panpinak lehen planoan.
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Urriko Donostiatruk azoka larunbat honetan egingo da

Urriaren 24an, 10etatik 14etara, Tabakaleran

Alkateak Donostiako proiektu estrategikoak bultzatzeko akordioen agenda areagotu du

Insaustik lan dinamika bat gidatuko du Gobernu zentralarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin