Ekintzailea

Ekintzaileen ahaleginean eta tokiko sare ekonomikoaren indarrean sinesten duen hiria gara.

Donostiaren izaera ekintzaileari bultzada ematen diote enpresa txiki eta ertainen ekimenak, hurbileko merkataritzak, ostalaritzak, eta gure auzoei bizia ematen dieten familia-proiektuek.

Izan ere, gaur egun 15.300 enpresak baino gehiagok sortzen dituzte enpleguak eta aukerak askotariko sektoreetan, eta, horri esker, hiriko langabezia-tasa % 6,3koa da, Estatuko batez bestekoaren azpitik.

Hiriko Jarduera Ekintzailetza-jardueraren Tasa ia % 8koa da

15.384 enpresa daude Donostian

Langabezia-tasa % 6 ingurukoa da, Estatuko batez bestekoaren oso azpitik.

Ekonomiari eta enpresari laguntzeko ekosistema

Hiriak ekintzaileei laguntzeko sistema sendo bat du, Donostiako Sustapena buru duena. udal erakunde horrek kudeatzen ditu enpresa eta ekintzaileentzako laguntza ekonomikoak eta aholkularitza eta babesa emateko programak.


Esparru horretan sartzen dira:

  • Enpresa berriak sortzeko laguntzak, enplegua sortzen duten eta egoitza fiskala eta jarduera Donostian duten ekimenetarako, merkataritza-lokalak abian jartzeko, ekipatzeko edo egokitzeko gastuei aurre egiteko dirulaguntzekin.

  • Enpresa-ideia bat garatu nahi duten edo negozio-proiektu batean lehen urratsak eman nahi dituzten ekintzaileei laguntzeko ildo espezifikoak, bideragarritasunaren analisia, laguntza eta ezarpena errazteko baliabide ekonomikoak barne.

  • Sektore estrategikoetarako udal-programak: Tokiko enpresak eta dendak hazteko, egokitzeko edo sendotzeko, urtero deialdi publikoen bidez ematen diren laguntzak.

Esparru horrek oinarri sendoa ezartzen du proiektu ekonomikoek hasieratik egonkortasuna, babesa eta aukerak izan ditzaten.

Enpresa-sare anitza eta errotua

Donostiaren izaera ekintzailea sare ekonomiko dinamiko batean islatzen da: tokiko saltokiak, enpresa txiki eta ertainak eta profesional autonomoak, denen artean konbinaketa orekatuta osatuta.


Hala ere, dimentsio handiagoko establezimenduetan enplegua kontzentratzeko eta hazteko joera ere sendotu egin da. Izan ere, 50 langile baino gehiagokoek hiriko enpleguaren % 44 biltzen dute, eta enpresa-dentsitate handieneko Estatuko 4 hirietako bat da.

Jarduera ekonomikorako etengabeko laguntza

Udalaren laguntza ez da proiektuaren hasierara mugatzen. Zerbitzu egonkorrak ditugu, bai hasten direnentzat, bai beren jarduera ekonomikoa birdefinitu edo belaunaldien arteko erreleboa ziurtatu nahi dutenentzat.

Programa egonkor hauek eskaintzen ditugu:

  • Zerga alorreko prestakuntza eta -aholkularitza.
  • Enpresen lehiakortasuna hobetzeko tresnak.
  • Lehendik dauden negozioak sendotzeko baliabideak


Gure helburua enpresen eta autonomoen hazkundea erraztea da, enpleguaren egonkortasuna bultzatuz eta Donostiaren motor ekonomikoa bizirik mantenduz.

Berrikuntzarekin lotutako informazio guztia