Mapak - GeoDonostia
GeoDonostia Udalaren geoataria da, informazio geografikorako sarbide eguneratua eskaintzen duena. Udalaren datuak, metadatuak eta zerbitzuak plataforma bakarrean biltzen ditu, herritarrek, enpresek eta administrazioek erraz kontsultatu eta berrerabili ditzaten.
Hiriko mapak
GeoDonostia bisorea
Kartografia, hainbat urtetako ortoargazkiak eta informazio geografiko tematikoa bistaratzen ditu.
Gainera, Donostia Oinez panoramiketara, kale-izendegira (kaleak, atariak eta toponimoak bilatzeko) eta kartografiak alderatzeko edo gainean marrazteko tresna geografikoetara sartzeko aukera ere eskaintzen du.

Zure iritzia behar dugu
GeoDonostia nola erabili
GeoDonostiak, Datu Espazialen Egiturak, aukera ematen die erabiltzaileei Donostian sortutako datu eta zerbitzuak geoatari honen bidez lokalizatu, identifikatu, hautatu eta eskuratzeko.
Zerbitzu eta aplikazio hauek eskaintzen ditu:
- Arakatzailea: Web zerbitzuen bidez informazio geografikoa ikusteko eta kontsultatzeko aukera ematen du.
- Informazio geografikoaren katalogoa: Datuak eta zerbitzuak batera bilatzeko aukera ematen du.
- Mapen katalogoa: Udalak argitaratutako mapa galeria batera sartzeko aukera ematen du.
- Datuak deskargatzea: Datu geografikoak FTP bidez deskargatzeko aukera ematen du.
- Donostia Oinez: Udalaren "Street View", hiriko kaleetan nabigatzeko, neurketak egiteko, oharrak gehitzeko eta irudiak ateratzeko aukera ematen du.
Eguneraketak
-
2026/06/15: GeoDonostia bisoreko geruza bakoitza Datu Irekiekin konektatu da "metadatuak eta deskarga" tresnaren bidez.
-
2026/06/04: GeoDonostiaren kartografia eta oinarrizko mapak eguneratu dira. Besteak beste, Basque Culinary Center eta Ciudad Jardin eraikinak.
-
2026/06/01: Udalaren oinarrizko sarea: oinarrizko sarea berrikusi eta 19 oinarri birkokatu dira, horien informazio zehatza.
-
2026/05/25: 2025eko abenduaren 31ra eguneratu dira demografiako datuak.
Erabili nahi dituzu gure mapak?
Kontsultatu legezko oharrak.
GeoDonostia atariko edukiak Creative Commons Aitortu 4.0 lizentziari lotuta daude. Iturria ondo ikusten den toki batean jarri behar da: Donostiako Udala, GeoDonostia.


