Euskara Plana
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko apirilaren 14an onartutako Donostian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoak bertako eragile publiko zein pribatu guztientzako marko eta bide orri bat eskaini nahi du datorren hamarkadarako, euskal hiztunak sortu eta euskararen komunitate sendo bat eraikitzeko gero eta eleaniztunagoa den testuinguruan.
Plan hau Eusko Jaurlaritzaren euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA marko estrategikoan oinarritua dago.
Erronkak
-
Ulermena orokortzea: euskara denok ulertuko bagenu, erabilera igoko litzateke hizkuntza- aukera askea izango litzatekeelako.
-
Euskal hiztunen euskara-gaitasun erlatiboa hobetzea eta euskaraz eroso egingo duten hiztun kopurua handitzea.
-
Familia bidezko euskararen transmisioari eustea.
-
Donostian euskararen arnasgune izan daitezkeen eremuak sustatzea eta babestea: hizkuntza bat indarberrituko bada, ezinbestekoak ditu nagusitasunez, hau da, funtzio guztiak betez erabiliko den espazioak (geografikoak eta funtzionalak). Horiek behar ditu euskarak Donostian.
-
Migrazio politikak hizkuntza politikaren erdigunera ekarri eta etorri berriak euskarara hurbiltzeko bideak bilatzea.
-
0-16 urte bitarteko gazteentzako euskarazko aisialdi-eskaintza orokortua izatea.
-
Euskararekiko atxikimendua indartzea
Planaren ezaugarriak
• Gobernantza partekatua: euskararen biziberritze-prozesuak ikuspegi estrategiko partekatua behar du, euskararen komunitate zabal bat norabideratzen eta kohesionatzen duen ipar bat.
• Plana gauzatzerakoan zeharkakotasunean eta parte hartze koordinatuan oinarritutako gobernantza eredu bat sustatuko da, erakunde publikoak, euskalgintza eta gizarte eragileak, elkarrekin eta elkarlanean arituz.
• Eremu soziolinguistikoaren araberako politikak garatuko dira, berariazko esku-hartzeak bideratuz: Ekialdeko Barrutia, Añorga Arigune, Auzoetako Euskara Batzordeak...
• Plan bizia izango da, gizartearen aldaketak eta egoera berriak kontuan izan eta beharren arabera egokitzeko malgutasuna izango duena. Urteko jarraipen sistema izango duen arren, hausnarketa eta egoeraren azterketa egingo da bosgarren urtean
Ardatz estrategikoak
Donostian euskara sustatzeko planak 7 ardatz estrategiko ditu:
• Jarrera eta motibazioa
• Ezagutza eta gaitasuna
• Uso e interacción
• Berrikuntza
• Ikerketa eta sistematizazioa
• Komunikazioa eta hedapena