Euskara batzordeak auzoetan
Intereseko informazioa
Euskara Donostiako auzo eta lurralde eremuetan
Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa eta, horretarako, dirulaguntzak ematen ditu Euskara Zerbitzuak.
Merkatariek, kultur eragileek,auzo-elkarte eta kirol-elkarteetako kideek, euskaltegiek, eskolek, guraso eta gazte taldeek eta norbanakoek hartzen dute parte euskara batzordeetan. Euskara Zerbitzuak sustatu dituen batzordeen koordinaziorako kanpoko eragile bat kontratatuta dauka: Bagera elkartea
Udalak Donostian euskararen normalizazioan urratsak emateko asmoz martxan du “Donostian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa 2026-2036 (D-Aroa)”. Plan hori gauzatzerakoan auzoz-auzo eragitea garrantzitsua da, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta etengabe egokitzen baitira.
11 euskara batzorde daude osatuta:
- Aiete
- Altza
- Amara Berri
- Añorga
- Antigua
- Egia
- Intxaurrondo
- Morlans
- Loiolako Erribera
- Parte Zaharreko euskara batzordea
Gainera, Korrika antolatzeko edo Euskararen Egunerako batzordeak eratzen dira Amaran, Grosen, Ibaetan, Igeldon, Loiolan, …