Euskara ikastaro espezifikoetarako laguntzak
Intereseko informazioa
Merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak
Donostiako Udalak euskara ikastaro espezifikoak antolatu ohi ditu, urtean bitan, hiriko merkatari eta ostalarientzat, gremio horietako elkarte eta federazioekin eta hiriko euskaltegiekin elkarlanean.
Etorkinentzako AISA euskara ikastaroak
AISA euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, etorkinei zuzendua, HABEk antolatzen duena
Helburua euskara ikasten hasteko lehen urratsak ematea da.
Horretarako, gizartea ezagutzeko aukera ematen duten gaiak landuko dira:
- agurrak
- familia
- eskola
- garraioa
- zenbakiak
- merkatua
Ikastaroa modu presentzialean edo online egin daiteke.
Erlazionatutako estekak:
16-18 urteko gazteentzako euskara ikastaroak
Udalak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatzen ditu urtarrilean eta uztailean.
Izena emateko epea: urtarrilean eta maiatzean
- Izena emateko fitxa ikastetxeetan, euskaltegietan edo Euskara Zerbitzuan bete behar da
- Euskara maila zehaztu behar da
- Ikastetxeko irakasleak betetzea komeni da
- Bestela lotura honetan klik eginda jakin daiteke maila: Euskara maila jakiteko lotura
Ikastaroaren ezaugarriak:
- Ordutegia: 9:30 - 13:30 izango da
- Maila eta auzoaren arabera osatuko dira taldeak
- Asistentzia derrigorrezkoa da
- Ikastaroa doan izango da ikaslearentzat
14-15 urteko gazteentzako euskara ikastaroak
Izena emateko epea: urtarrilean eta maiatzean
- Izena emateko fitxa ikastetxeetan, euskaltegietan edo Euskara Zerbitzuan bete behar da
- Euskara maila zehaztu behar da
- Ikastetxeko irakasleak betetzea komeni da
- Bestela lotura honetan klik eginda jakin daiteke maila: Euskara maila jakiteko lotura
Ikastaroaren ezaugarriak:
- Ordutegia: 9:30 - 13:30 izango da
- Maila eta auzoaren arabera osatuko dira taldeak
- Asistentzia derrigorrezkoa da
- Ikastaroa doan izango da ikaslearentzat
Gurasoentzako euskara ikastaroak
Ikastaro hauen helburu nagusia da euskara hurbiltzea guraso erdaldunei, eta hitz egiten dutenei beren maila hobetzeko aukera ematea.
Aitona-amonentzako euskara ikastaroak
Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak eta haur horien aiton-amona erdaldunak euskarara hurbiltzea batetik, eta bestetik guraso zein aiton-amona euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.
Langabetuentzako doako euskara ikastaroak
Udalak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko euskaltegiekin lankidetzan (HABEren erregistroan izena emandako euskaltegi pribatu homologatuak), langabezian dauden donostiarrentzat.