Kontxako hondartza

Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.

Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da. Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du. Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere, eta lurpeko aparkalekuak ere badira inguruan.

 

Data: 23/06/2026

Itsasgora: 12:31 / 00:45

Itsasbehera: 06:04 / 18:24

La Kontxako web kamera

Zerbitzuen xehetasunak

  • Kanpoko dutxak
  • Ura edateko iturriak
  • Oinak garbitzeko iturriak
  • Aldagela kolektiboak
  • Inguruko komun publikoak: Vinuesa eta Cervantes plaza
  • Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatuta
  • Megafonia
  • Informazio-puntuak

 

Aldagela kolektiboak

Ordutegia

  • Ekaina-iraila: 09:00-20:00
  • Uztaila-abuztua: 09:00-20:30
  • Apirila-maiatza-urria: 10:00-18:00
  • Urteko gainerako hilabeteak: 10:00-17:00

 

Tarifak:

  • Dutxak: 1,60 €
  • Armairua eta dutxa: 2,50 €
  • Eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
  • Toalla: 1,00 €
  • 10 erabilerako bonua: 15 €
  • 20 erabilerako bonua: 28 €
  • Uda-sasoiko bonua: 75,00 €

 

Eguzkitakoak

Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.

  • Aulkia: 1,00 €
  • Aulkia su artifizialetan: 1,10 €
  • Toldoa, egun osoa: 13,10 €
 

Salbamendua eta sorospena

Salbamenduko eta sorospeneko zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitarte.

  • Ekainaren 15etik- irailaren 15era: 10:00 - 20:00
  • Irailaren 16tik - irailaren 30era: 10:30 - 19:30

 

Lagundutako bainua

Mugikortasun urriko pertsonentzat lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.

Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 600 393 900.

Kontsultatu hondartzetako uraren kalitatea