Zurriolako hondartza
Zurriola hondartza Gros auzoan dago, Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren ekialdean. Batez beste, 800 m luze da, 110 m zabal eta 88.000 m2-ko eremua hartzen du. Hareazko substratua du, ireki samarra da eta olatu handiak ditu.
Hondartzak, oro har, bai urari dagokionez, bai inguruari dagokionez (harea eta zerbitzuak), hobera egin du nabarmen 1994an birmoldatze-lanak egin zirenetik.

Aviso importante
Donostiako Udalak administrazio-prozesu bat jarri du abian, lehiaketa baten bidez, surf-eskolak emateko interesa duten eskola guztiek, baldintza berdinetan, baimen hori eskuratzeko aukera izan dezaten.
Informazio gehiago, lehiaketaren oinarrietan.

Zerbitzuen xehetasunak
- Kanpoko dutxak
- Ura edateko iturriak
- Oinak garbitzeko iturriak
- Aldagela kolektiboak
- Inguruko komun publikoak: Kursaal eta Sagues-hondartza
- Sartzeko pasabideak
- Megafonia
- Informazio-puntuak
Inguruko aparkalekuak
Ordutegia:
- Ekaina-iraila: 09:00-20:00.
- Uztaila-abuztua: 09:00-20:30.
- Apirila-maiatza-urria: 10:00-18:00.
- Urteko gainerako hilabeteak: 10:00-17:00.
Tarifak:
- Dutxak: 1,60 €
- Armairua eta dutxa: 2,50 €
- Eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
- Toalla: 1,00 €
- 10 erabilerako bonua: 15 €
- 20 erabilerako bonua: 28 €
- Uda-sasoiko bonua: 75,00 €
Eguzkitakoak
Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte.
- Toldoa, egun osoa: 13,10 €
- Etzaulkia: 3,50 €
- Etzaulkia eta eguzkitakoa: 8,40 €
Salbamendua eta sorospena
Salbamenduko eta sorospeneko zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitarte.
Inguruko aparkalekuak
- Bulebarra: 385
- Okendo: 767
- Kursaal: 300
- Katalunia plaza: 477
- Txofre: 465
Azken albisteak

Atari digital berriak informazioaren bilaketa sinplifikatzen du eta kudeaketa administratiboa arintzen du, herritarren egunerokotasuna errazteko

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 1.000 ikasle baino gehiago bilduko dira Egiako Blas de Otero plazan ikasturte amaiera ospatzeko maiatzaren 14tik 17ra

Alkateak donostiarrak gonbidatu ditu ideia eta ahots berriak biltzera hiri oparo eta zoriontsua lortzeko helburuarekin

Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra arte egongo dira ikusgai






