Parkeak eta lorategiak
25 Résultats
Donostiako hiri-basoa al ezagutzen duzu?
Ikusi gure parkeetan eta lorategietan bizi diren espezie bitxi, berezi eta erakargarrienen zerrenda.
Ingurune naturalak
Hondartzak, mendiak, parkeak eta natura-guneak, hiria naturarekin lotzen duten espazio paregabeak.
Donostiako parkeak erabiltzeko gomendioak
-
Ingurunea errespetatu. Jokabide egokia izan eta berdeguneetako elementu guztiak zaindu.
-
Belarraren erabilera. Belarra zapaltzea berariaz baimendutako eremuetan soilik dago onartuta.
-
Landarediaren zaintza. Debekatuta dago zuhaitzak eta landareak kaltetzea, baita haietara igotzea ere.
-
Maskotak. Txakurrak lotuta eraman behar dira une oro, eta jabeek haien gorotzak jaso behar dituzte beti.
-
Debekatutako jarduerak. Parkeetan ez da baimentzen kanpatzea ezta sua egitea ere.
-
Jolasak eta kirolak. Horretarako prestatutako guneetan soilik egin daitezke.
-
Ibilgailuak. Debekatuta dago motordun ibilgailuen zirkulazioa.
-
Bizikletak. Horretarako egokitutako bideetan soilik erabil daitezke. 6 urtetik beherako adingabeek parkeetan barrena ibil daitezke bizikletan.
Parkeen ordutegia
Aieteko parkea
- Uda (apirila-iraila): 08:00-21:00
- Negua (urria-martxoa): 08:00-19:30
- Elizaren aurreko atea: 08:00-21:00
Cristina Enea parkea
- Uda (apirila-iraila): 08:00-22:00
- Negua (urria-martxoa): 08:00-21:30
Beste parkeak
- Uda (apirila-iraila): 08:00-21:00
- Negua (urria-martxoa): 08:00-19:30
Azken albisteak

2025eko Kontu Orokorra izapidetzen hasi da

Tabakalerako barruko plazan, 10etatik 14etara

Udalak 2026-2029 legegintzarako diseinatutako plana abian jarri du, berdintasunaren aldeko lanean mugarri berri bat ezarriz

Atari digital berriak informazioaren bilaketa sinplifikatzen du eta kudeaketa administratiboa arintzen du, herritarren egunerokotasuna errazteko