2025eko deialdia: Lankidetza
Oinarri Orokorrak eta Bereziak
Eskaera epea
Eskaerak
Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea
Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.
Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
Ebazpenak
Zuriketa aurkezteko epea
Garapenerako Lankidetza proiektuentzako diru laguntzak
Bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez urtebeteren buruan aurkeztu beharko da.
Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez 24 hilabeteetara aurkeztuko da.
Sentsibilizazio eta Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzako diru laguntzak
Diru laguntzaren zatikako egiaztatzea, hala behar izanez gero, bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa aurkeztuz egingo da.
Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa, proiektua amaitu eta hiru hilabete joan baino lehen aurkeztu beharko dute, beti ere hasierako ordainketatik 12 hilabete baino gehiago pasa gabe.
Organo Izapidegilearen kontaktua
Garapenerako Lankidetzarako proiektuak
Agurtzane Orthous, Lankidetzako Teknikaria
agurtzane_orthous@donostia.eus
943 481 122
Aieteko Jauregia
Aiete pasealekua, 65
Hitzordua hartubehar da.
Sentsibilizazio eta Garapenerako hezkuntzarako proiektuak
Arantxa Ferreras, Lankidetzako Teknikaria
943 483 833
Aieteko Jauregia
Aiete pasealekua, 65
Hitzordua hartubehar da.