Musika eta Dantza eskolan maizen egiten diren galderak

Galdera orokorrak

Eskolak adin guztietarako eskaintza du:

  • 0-2 urte: Musika Hezkuntza Goiztiarra.
  • 3-5 urte: Musika eta Mugimendua.
  • 6-7 urte: Musika Tailerra edo Dantzaren Hastapenak.
  • 8 urtetik aurrera, adin mugarik gabe: instrumentuak eta musika taldeak, dantza, Bakarkako Kantua (16 urtetik aurrera) eta irakasgai osagarriak.

Gainera:

  • +55 (aurretiko musika prestakuntzarekin edo gabe): +55 jarduerak, Musika Tailerra (+65).
8 urte edo gehiago.

Arau orokor gisa, ez dizkiegu instrumentuak uzten ikasleei, salbuespen batzuekin:

  • DSBE jasotzen ari direla egiaztatzen duten familietako ikasleek eskolak utzitako instrumentu bat bermatuta izango dute (pianoa eta bateria izan ezik)
  • ikasle berrientzat instrumentuen prezio altua eta/edo espezialitate batzuen izaera minoritarioa kontuan hartuta, instrumentuak uzteko zerbitzua dugu honako espezialitate hauetan:
  • Akordeoia
  • Tuba / bonbardinoa
  • Fagota
  • Tronpa
  • Oboea
  • Trikitixa
  • Kontrabaxua
  • Biolontxeloa

Espezialitate horietan, zerbitzu horretarako eskolak dituen instrumentuak mugatuak direnez, ez da bermatuta egongo ikasle guztiek maileguko instrumentua izango dutenik.

Lehentasuna izango dute DSBE jasotzen ari direla egiaztatzen dutenek eta lehen urteko II. mailako ikasleek.

Bai.

Musika hizkuntzako lehen eta bigarren mailak derrigorrezkoak dira instrumentu eskolei jarraitzeko behar adina ezagutza dituztela erakusten ez duten ikasle guztientzat.

Musika Hizkuntzako 3. eta 4. mailak, oso gomendagarriak badira ere, ez dira derrigorrezkoak.

Ez.

Musika Hizkuntza egin ahal izateko, ezinbestekoa da instrumentua, Abesbatza, Dantza edo Musika Proiektuak egitea.

Izen-ematea

Izen emateko epea irekitzen denean, Eskolak plaza hutsen estimazio bat argitaratzen du.

Zozketaren ondoren esleituko diren plazen behin betiko zerrenda, haien ezaugarriekin batera (adina, maila, etab.), Hezkuntza Eskaintza dokumentuan argitaratuko da zozketaren egunean bertan.

Eskolaren webguneko "egoitzak eta telefonoak" atalean egoitza bakoitzaren eskaintza osoa kontsulta dezakezu.

Eskatzailearen lehentasuna adierazteko modua da.

Nahi adina irakasgai eska daitezke bai 1. aukeran bai 2. aukeran.

Pertsona beraren 1. aukerako eskaera guztiek lehentasun bera izango dute.

Pertsona beraren 2. aukerako eskaera guztiek lehentasun bera izango dute.

Sartzeko zailtasun koefizientea eskaintza bakoitzean (espezialitatea edo taldea) dagoen eskaera kopurua dauden plazen artean zatitzearen emaitza da.

Koefiziente horrek zehaztuko du eskolak pertsona bakoitzari esleituko dion plaza, aukera bakoitzean (1. edo 2a.) eskatutakoen artean.

Zozketaren bidez plaza bat egokitzen bazaizu, Eskolak, zuk eskatutakoen artean, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duena esleituko dizu.

Adibide bat:

Pertsona batek 1. aukeran gitarra eta baxu elektrikoa eskatzen ditu.

Aurten, gitarran 10 plaza huts daude eta baxu elektrikoan 10 plaza huts.

Gitarran 100 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 100 eskaera / 10 plaza = 10.

Baxu elektrikoan 60 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 60 eskaera / 10 plaza = 6.

Baxu elektrikoaren sartzeko zailtasun koefizientea (6) gitarrarena (10) baino txikiagoa da.

Beraz, adibide honetan, eskolak baxu elektrikoko plaza esleituko dio pertsona horri.

Zozketaren bidez plaza bat egokitzen bazaizu, Eskolak, zuk eskatutakoen artean, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duen auzoko taldea esleituko dizu.

Adibidea (I-6 urteko eskaera bat bi auzotan):

Pertsona batek 1. aukeran Altza eta Herrera eskatzen ditu.

Aurten, Altzan 10 plaza huts daude eta Herreran 10 plaza huts.

Altzan 10 pertsonak izena eman dute. Sartzeko zailtasun koefizientea: 20 eskaera / 10 plaza = 2.

Herreran 12 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 12 eskaera / 10 plaza = 1,2.

Herreran sartzeko zailtasun koefizientea (1,2) Altzan sartzekoa (2) baino txikiagoa da.

Beraz, adibide horretan, Eskolak Herrerako plaza esleituko dio pertsona horri.

Ez da Altzako itxaron zerrendan egongo.

Pertsona bakoitzari banakako irakasgai (instrumentu) bakar batean esleituko zaio plaza prozesu bakoitzean.

Taldeko irakasgaietan ez dago mugarik.

1. adibidea (instrumentuak bakarrik)

Pertsona batek Pianoa (1. aukera) eta Fagota eta Flauta (2. aukera) eskatzen ditu.

Fagota esleitu zaio. Banakako instrumentu bat esleitu zaionez, ez zaio plazarik esleituko gainerako instrumentuetan eta ez da itxaron zerrendetan agertuko.

Musika hizkuntza egin beharko du.

2. adibidea (taldeko irakasgaiak bakarrik)

Pertsona batek Abesbatza eta Musika Proiektuak (1. aukera) eta Dantza Klasikoa eta Dantza Garaikidea (2. aukera) eskatzen ditu.

Eskolak, plaza hutsak daudenez, 4 irakasgaietan esleituko dio plaza. Esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko aukera izango du.

Abesbatza aukeratzen badu, musika hizkuntza ere egin beharko du.

3. adibidea (instrumentuak eta taldeak)

Pertsona batek Pianoa, Biolina eta Abesbatza (1. aukera) eta Flauta, Gitarra, Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoa (2. aukera) eskatzen ditu.

Eskolak Biolina esleitu dio; beraz, ez zaio plazarik esleituko eta ez da gainerako instrumentuen itxaron zerrendan agertuko.

Taldeetan mugarik ez dagoenez, Eskolak Abesbatza, Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoa esleitzen dizkio. Esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko aukera izango du.

Biolina aukeratzen badu, Musika Hizkuntza ere egin beharko du.

Oro har, ez.

Aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) edo Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek bakarrik dute lehentasuna II. mailako espezialitate batean (instrumentua, abesbatza edo musika proiektuak) sartzeko.

Lehentasuna 1. aukerako eskaeretarako bakarrik da, Eskolan matrikulatuta egon ez diren pertsonekiko.

Pertsona horien 2. aukerako eskaerek ez dute lehentasunik Eskolan matrikulatuta egon ez diren pertsonekiko.

Ez.

Ez da agertzen.

Musika hizkuntza irakasgai osagarria da eta espezialitate bat (instrumentua, abesbatza...) ikasten bada bakarrik egin daiteke.

Zozketaren ondoren espezialitate plaza esleitzen bazaizu, eta musika hizkuntzako ezagutzarik ez baduzu, irakasgai horretan matrikulatu beharko duzu.

Zozketaren ondoren, instrumentuaren ordutegia aukeratzean, musika hizkuntzaren ordutegia ere aukeratuko duzu.

Zozketa egin eta gero

Izen-ematean, pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, zozketa bakar batean parte hartzeko.

Zozketan ateratako zenbakiaren hurrenkeraren arabera esleitzen dira plazak, betiere eskainitako plaza hutsen ezaugarriak kontuan hartuta.

Donostian erroldatutakoek lehentasuna dute.

Instrumentura sartzeko, aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) eta Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek lehentasuna dute 1. aukerako espezialitateetan.

Zozketaren ondoren, onartutakoen zerrenda argitaratzen da.

Zerrendan 3 egoera ager daitezke eskaera bakoitzeko:

  • ONARTUA: eskatutako irakasgaian plaza lortu da. Matrikula adierazitako epean formalizatu behar da. Hala egin ezean, plazaren erreserba galduko da.
  • ITXARON ZERRENDA: eskatutako irakasgaian plazarik lortu ez bada. Ekainaren 24tik aurrera, plaza hutsak sortzen badira, itxaron zerrendan dauden pertsonei posta elektronikoz jakinaraziko zaie, hurrenkeraren arabera. Matrikula bi egunetan formalizatu beharko dute. Hala egin ezean, plazaren erreserba eta itxaron zerrendako postua galtzen dira.
  • BESTE ZERRENDA BATEAN: beste instrumentu edo talde batean (egoitza, hizkuntza) plaza lortu denez, irakasgai bereko beste instrumentu edo taldeetarako gainerako eskaerak baliogabetu egiten dira.
INIKA aplikaziora sartzeko gakoak bidaliko dizkizugu posta elektronikoz, eta aplikazio horren bidez izapidetu ahal izango duzu matrikula. Aplikazio horretan, eskainitako irakasgai hutsen artean ordutegia aukeratu eta eskatutako informazioa igo ahal izango duzu.
  • Ikaslearen NAN edo familia liburua.
  • Matrikularen prezioan deskontua eskatzen baduzu:
  • Familia ugariaren liburua.
  • DSBE.
  • Familia unitatearen errenta.
  • Banku datuak: 20 digitu eta IBAN hileko kuotak helbideratzeko.

Dantza Garaikidea

Garrantzitsua da arropa erosoarekin etortzea, ahal dela gorputzari ondo egokitzen zaiona, irakasleak ikaslearen gorputz-jarrerari behar bezala antzemateko. Oinutsik (edo galtzerdiekin) dantzatzen da eta ilea bilduta eraman behar da dantzatzean ez molestatzeko.

Sormen dantza klase batean era guztietako musikak erabil daitezke, musika klasikotik hasi eta gaur egungo musiketaraino, folk eta pop musika barne. Unean uneko egin nahi den gorputz-lanaren edo aukeratutako gaiaren araberakoa izango da.
Sormen dantza klasean sormena bultzatzen duten jarduerak erabiltzen dira, hala nola mugimendu-jolasak, musikaltasun ariketak, irudimen asoziatiboko eta adierazpeneko ariketak. Horrez gain, beroketa eta gorputz-jarrera kontrolatzeko oinarrizko ariketa batzuk ere egiten dira.

Dantza Klasikoa

Ariketak ongi egiteko, beharrezkoa da irakasleak eskatzen duen janzkera eramatea.

Balleteko klaseetan erabili behar den arropa espezifikoa da. Mugimendua oztopatzen ez duten eta gorpuzkera nabarmentzen duten jantziak erabili behar dira. Horrela, irakasleak beharrezko zuzenketak egin ditzake.

Puntako zapatilak erabiltzen hastea ezin da edozein modutan egin. Arduratsua, pazientea eta kontzientea izan behar da, haien erabilera ikasteak lan etengabea eta mailakatua eskatzen baitu.

Funtsezkoa da irakasle bat izatea ikaslearen lana gidatu eta jarraipena egiteko. Ezinbestekoa da gihar eta artikulazioen indarra garatzea, baita lesiorik ez izateko beharrezkoak diren alderdi teknikoak ere.

Puntak arriskurik gabe erabiltzeko gomendatutako adina 12 urte ingurukoa da

Euskal Dantza

Arropa erosoa eraman behar da (legginak edo txandal-prakak eta kamiseta), mugimendu guztiak askatasunez egitea ahalbidetuko duena, dantzatzeko zapatila egokiak edo galtzerdiak, eta ile luzea dutenek bilduta eraman behar dute dantzatzean ez molestatzeko eta ez desorientatzeko.

Gitarra

Ikasten hasteko gitarra oinarrizko batek 130-140€ inguru balio du, zorroa barne.

Hori gitarra dagoen egoeraren baitan dago. Gitarra ikusi eta gauza bakoitza bere lekuan dagoela ziurtatu beharko genuke. Ezer falta ez bazaio, afinatu badaiteke eta kalte handirik ez badu, erabili ahal izango da.

Gitarra elektrikoa

Bai.

Bai. Gitarra elektrikoaren soinuan gitarra bezain erabakigarria da anplifikadorea.
Bai. Kontu berezia izan behar duzu bolumena egokia izan dadin.
  • Aurrez grabatutako musika jartzeko sistema bat, horrekin jotzeko (USB sarrera duen musika-erreproduzitzaile bat, ordenagailu bat, telefono bat edo bozgorailu bati konektatutako tableta bat izan daiteke...).
  • Afinagailu bat (telefono mugikorreko aplikazio batekin ordezka daiteke).
  • Metronomoa (telefono mugikorreko aplikazio batekin ordezka daiteke).
  • Atril bat.
  • Gitarra-euskarri bat (gitarra etxean eskura izateko).
  • Zubito bat (zejilla) (schubb motakoa).
  • Pua eta pua-euskarriak.