Bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzako egoitza zentroak
Zentroetan diziplina anitzeko profesionalak daude, eta pertsona horien ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaz arduratzen dira.
Zentro motak:
- Egoera kronifikatua eta narriadura prozesu nabarmena izateagatik iraupen luzeko zerbitzua behar duten pertsonentzat prestatutako egoitza zentroak. Gizarteratzeko ikuspegia beste ikuspegi aringarriago batekin uztartzen dute.
- Iraupen ertain edo luzeko zerbitzua ematen duten egoitza zentroak. Erabiltzaileen gaitasun eta trebetasun pertsonalak nahiz harremanetarako gaitasunak hobetzea dute xede, gizarteratzeko prozesua osatu eta pixkanaka bizimodu normala egin dezaten.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua arduratzen da izapideak egiteaz eta espedientea ebazteaz. Hala ere, eskaera Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Norentzat
- 18 eta 64 urte bitarteko adina izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea benetako, eta legezko, bizilekua.
- Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
- Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
- Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarrian.
- Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako, mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzeari eta haiek zaintzeari buruzko 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, ezarritako eran.
- Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen buruko gaixotasunik ez izatea, Gizarte Politikako Departamentuak aplikatzen duen bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremoaren arabera neurtua.
- Baliabideko elkarbizitza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren osagarria den bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremo foralaren arabera neurtua.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bestelako agiri baliokidea.
- Medikuaren txostena, hala badagokio.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Zerbitzuaren gastuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta erabiltzaileen artean ordaintzen dira. Erabiltzaileek ordaindu beharreko kopurua beren ahalmen ekonomikoaren arabera zehazten da.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Baliabide hauek erabiltzeko itxaron zerrenda bat dago; ez dago eperik egoitza horietan sartzeko.Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartu eta eskatzaileari jakinarazi.
- Eskatzailea baliabideko itxaron zerrendan sartu, hala badagokio.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian
Egoitza motak:
- Esku hartze intentsiboko zentroak
- Egonaldi luzerako gizarteratze zentroak
- Atzerritarrentzako zentroak
- Toxikomanoak izandako pertsonentzako gizarteratze zentroak
- Baloraziorako zentroak
- Egonaldi eta intentsitate ertaineko zentroak
- Bakarrik dauden eta adingabeak dituzten emakumeentzako zentroak
- Gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeentzako zentroak
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00