Indarkeria matxistaren biktimentzako larrialdiko udal etxebizitzak
Laguntza izaerako gizarte zerbitzu bat da, bai emakumea bera bai adingabeak (egonez gero) gizartera modu autonomoan eta independentean txertatzea asmo duena. Ez dago tutoretzarik ez ostatuan hartutako pertsonak zaintzeko begiralerik, baina Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak (IMBAZ) kasuen segimendua egin ohi du. Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, betiere gerora beste balorazio batek luzapena egitea gomendatuz gero.
Norentzat
- Emakume heldu nahiz adingabe emantzipatua izatea, babesa behar eta aldi baterako ostaturako premia larria duena, bere ohiko etxea edo bizilekua indarkeria matxistaren ondorioz utzi egin behar eta horrelako zerbitzu baten premia duena, izan bakarrik, izan haren ardurapean dauden beste pertsona batzuekin, 148/2007 Legearen 5. artikuluak xedatutakoari jarraituz.
- Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez izatea nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez izatea.
- Donostian erroldatuta egotea, Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak ezarritako salbuespenak izan ezik.
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuarekin esku hartzeko prozesu bati ekiteko konpromisoa hartzea.
Horregatik, zerbitzu hori Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan artatzen ari diren emakumeei soilik ematen zaie.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez duela nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.
- Etxebizitza baten kostuari aurre egiteko nahikoa diru sarrera ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Zerbitzuaren kostua Donostiako Udalak bere gain hartzen du.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, geroko balorazio teknikoak luzapena egitea gomendatuz gero.Prozeduraren urratsak
- Aurretiko hitzordua eskatzea.
- Premiaren azterketarako eta harreraren proposamenerako elkarrizketa egitea.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
- Harrerako elkarrizketa egitea eta egonaldirako akordioaren, araudiaren, eskubideen eta betebeharren sinatzea.
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalekin esku hartzeko plan bat adostea.
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalek esku hartzeko planaren ebaluazioa eta segimendua egitea.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
Oharrak:
- Ikusi 19. art.(1/2004 Legea): Osoko gizarte laguntzarako eskubidea.
- Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 1.9.1 fitxa
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzura
- Urdaneta kalea 13, etxabea
- Telefonoa 943 481 400