Joko Garbia: jardueretarako txartela

Izapide hau egin behar duzu Joko Garbia Txartela eskuratzeko. Txartel horrekin, zure establezimenduan sortzen diren hondakin organikoak jasotzeko edukiontzi marroia ireki ahal izango duzu.

Parte Zaharreko hondakinak biltzeko plan bereziak hondakinak bereiztera eta hondakin organikoak Udalak ezarri duen moduan uztera behartzen ditu zenbait jarduera. Jarduera horien txartelekin ezingo dira erabili auzoan etxebizitzetako erabilerarako jarritako edukiontziak.

Norentzat

Jarduerak Donostiako udal barrutian egon behar du
  • Merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiak, bai eta hondakin organikoak sortzen dituen bestelako edozein establezimendu ere

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Establezimenduaren datu orokorrak:
    • Establezimenduaren izena.
    • Establezimenduaren titularrak.
    • Jarduera mota.
    • IFK.
    • Helbidea.
    • Kontu korronte zenbakia.
    • Telefonoa eta/edo emaila.
    • Harremanetarako pertsona.
    • Jarduera mota eta jarduerak sortzen duen hondakin organiko kantitatea zehaztea.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 10 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Epea txartela eskatzen denean hasten da eta jasotzean amaitzen da.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Txartela jasotzeko abisua ematea.
  3. Txartela eta poltsak Hiri Zerbitzuen bulegoan jasotzea

Araudia

Bestelako informazioa

*Eskatzaile bakoitzarentzat bi txartel egingo dira. Txartel horrekin edukiontzietan egiten diren erabilpen guztiak eskatzaileak adierazitako jarduerari lotuko zaizkio.

* Hiri Zerbitzuak poltsak entregatzeko planean sartuko du zure jarduera. Poltsak emate hori, oraingo aurreikuspenaren arabera, urtean bi aldiz egingo da. Udalak entregatu behar dituen poltsen kopurua aldatu behar izanez gero, aparteko poltsak eskuratzeko, Hiri Zerbitzuen bulegoetara jo behar duzu eta han establezimenduaren txartela aurkeztu.

*Txartela galduz gero edo txartelak gaizki funtzionatuz gero, kopia bat eskatu ahal izango da bai Hiri Zerbitzuen bulegoan bai telefonoz.

Informazio gehiago

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Uren, saneamenduaren eta zabor-bilketaren udal-zerbitzuak kontrolatzeko informazio pertsonala kudeatzea. Baita Joko Garbiari buruzko informazio pertsonala ere.

Gordetzeko epeak

Behar den denboran gordeko dira, eskatutako helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Legitimazioa

Interes publikoaren izenean egindako betekizuna betetzea DBEO 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.c) artikulua - Apirilaren 7ko, 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17. 15 artikulua. - 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinei eta zoru kutsatuei buruzkoa. - Ur Horniketa udal zerbitzuagatik ordaindu beharreko Tasaren Ordenantza Fiskala.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Hiri Zerbitzuak: Easo 43 2.

Telefonoz
943 481 632
943 481 038