Telelaguntza
Zerbitzu honen bidez, presako arreta emateko eta/edo ohiko zein etengabeko gainbegiratzea egiteko aukera dago, eta, beharrezkoa balitz, behar den arreta mota berehala emateko aukera errazten du.
Informazio gehiago
Norentzat
- Oro har, bakarrik bizi diren pertsonak edo egunaren zati handienean bakarrik egoten diren pertsonak, edo, udaleko gizarte zerbitzuen iritziz, pertsona horren bizikidetza unitateko gainerako kideak babesgabetasun, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera batean daudenean.
Eta horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Etxebizitzan telefono linea izatea.
- Telelaguntza ekipoa zuzen erabiltzeko gai izatea.
Zehazki, pertsona hauei zuzendutako zerbitzua da
- 65 urte baino gehiagoko pertsonak, mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
- Bakarrik bizi diren 75 urte baino gehiagoko pertsonak
- Adimen, gorputz edo zentzumen desgaitasuna edo gaixotasun mentala izanda mendekotasuneko egoeran dauden pertsonak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
- Gizarte isolamendu arriskuko egoera jakin batzuetan dauden pertsonak.
Eusko Jaurlaritzaren ardura da espedientea izapidetzea eta hari buruzko ebazpena ematea. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Telelaguntzarako osasun fitxa. Fitxa hori familia medikuak beteko du, eta eskatzailearen osasun egoera adieraziko da, eta, hala badagokio, eskatzailearen patologien diagnostikoak eta haiei dagozkien tratamenduak ere adieraziko dira.
- Telelaguntza zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek, haien ahalmen ekonomikoa zehazteko, gizarte zerbitzuetan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailburuaren aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dute; izan ere, agindu horren bidez, telelaguntza zerbitzu publikoaren finantziazioan erabiltzaileen parte hartze ekonomikoa erregulatzen da.
- Telelaguntza zerbitzuaren prezioa banku helbideratze bidez ordaintzeko agiria.
- Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko administrazioak eska ditzakeen dokumentu gehiago.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kudeaketaren kostua Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dute. Era berean, zerbitzuaren erabiltzaileak, haren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbateko bat ordainduko du (4 euro).
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.
- Eusko Jaurlaritzak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.
- Eskatzailearen etxebizitzan zerbitzua abiaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
144/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa.
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Bestelako informazioa
Lepotik zintzilik edo eskumuturrean eraman daitekeen sakagailu txikia da eta haren bitartez telefono dei bana egiten die gertueneko pare bat senideri edo kideri eta larrialdi zentral bati.
Zentraletik bideratuko dira erabiltzailearen eskariari erantzuteko behar diren baliabideak (anbulantzia, medikua…).
Zerbitzua enpresa instalatzaileak jartzen du eta beronek kobratzen dio erabiltzaileari.
Erabiltzaileak etxeko giltzak dituzten pare bat lagun, bizilagun edo senideren izen, helbide eta telefonoak eman behar ditu, larrialdirik gertatuz gero, haiei giltza eskatzeko
Argibide gehiago eskuratzeko, sakatu esteka honetan: Eusko Jaurlaritza edo 900 851 600 telefonora deituz.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda
- Ordutegia: 09:00 - 14:00