Donostiako Memoria Historikoaren Eguna. 2025eko abenduak 13

Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna dela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak, udalbatzak, hainbat elkartek eta herritarrek lore-eskaintza egin zuten frankismoaren biktimen omenez, Dual eskulturan.

Efemeride honen harira, Ione Zuloaga Muxika ikertzaileak “Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean 1936-1945”  hitzaldia eman zuen.Hitzaldian, emakumeek Bigarren Errepublikan izan zuten parte-hartzea, gerran miliziano eta korrespontsal gisa izan zuten zeregina eta jasandako sexu-errepresioa, espetxealdiak, tortura eta zehapen ekonomikoak aztertu ziren..

Beste urte betez, Udalak omenaldia egin nahi izan zien biktimei eta 1936ko kolpe frankistan eta diktadurako urteetan askatasun demokratikoak defendatu zituztenei.

Iruzkina egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana