Oharrak:42 urte 1939an
Familia-harremanak:Emaztea: Florentina Cádiz
1896ko abenduaren 13an Aragonesesen jaioa (Segovia), Donostiako bizilaguna zen. Florentina Cádizekin ezkondua, Zumarragako karabineroen postuko komandantea zen lanbidez. Kolpe militarra eman zenean Errepublikaren alde lerrokatu zen eta kabo eta sarjentu bezala aritu zen lehenik. Gerora, Elorrioko sektorean kapitain graduazioa eman zioten.
Gijónetik Frantziara ihes egitea lortu zuen, gerora Kataluniara itzuli eta borrokatzen jarraitzeko. Kataluniako frontean ere kapitain aritu zen. Erori zenean, ordea, Frantziara itzuli zen, atzera. Bertan bizi izan zen 1939ko abuztuaren 31an Espainiarako muga zeharkatzeko autoritateen aurrean nahita aurkeztu zen arte.
Segidan Ondarretako espetxean sartu eta Gerra-kontseiluan epaitu zuten matxinada militarrari laguntza ematea egotzita. 1940ko ekainaren 4an 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri eta karabinero-gorputzetik kaleratu zuten. Segidan, espetxe zigorra kommutatu eta 6 urte eta egun batekoa ezarri zioten. 1941eko maiatzaren 23an baldintzapeko askatasunean irten zen espetxetik.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1940-06-04 | 6 urte, 1 egun | 1940-08-10 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1939-10-28 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1947-03-15 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana