Oharrak:EABko kidea. 57 urte zituela hil zen.
Familia-harremanak:Senarra: Jose Maria Garmendia "Koipe"
Maria Altuna 1915ean Azkoitian jaioa zen eta Azpeitian bizi zen. 1938ko apirilean atxilotu zuten eta Donostiara eraman zuten. Han egon zen preso 1939ko urtarrilaren 19ra arte. Gerra-kontseiluan epaitu zuten Gloria Zabaletarekin batera, eta Emakume Abertzale Batza erakunde abertzaleko kide izateaz, Fronte Popularraren Azpeitiko sukaldeetan lanean aritzeaz eta Nuarbe auzoan beste herritar batzuekin batera hainbat oilo lapurtzeaz akusatu zituzten.
1938ko azaroaren 22an Mariak epaile militarraren aurrean berretsi zuen 1938ko apirilaren 13an Azpeitian egindako deklarazioa. Mariak adierazi zuen Emakunde
erakunde abertzaleko afiliatua zela 1934tik eta Nuarbeko lapurretak izandakoan han zela bera, baina Azpeitiko miliziano batzuekin Nuarbera joan zenean, ez zekiela horrelakorik egingo zutenik. Horrez gain, adierazi zuen milizianoentzako eta gudarientzako Azpeitian jarri zituzten sukaldeetan "beldurragatik" aritu zela
lanean.
1939ko urtarrilaren 10ean, 4 hilabeteko atxiloaldi handira kondenatu zituzten Maria eta Gloria. Hala ere, aske utzi zituzten, behin-behineko espetxealdiaren bidez jada zigorra betea baitzuten. Bestalde, 1938ko uztailaren 7an, Jose Maria Garmendia, “Koipe” senarra 20 urteko espetxealdira kondenatu zuten.
| Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Zilegi ez den elkartea | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 4 hilabete | 1939-01-10 |
| Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
|---|---|---|---|
| Azpeitia | Donostia Espetxe Probintziala (Martutene) | 1938-04-00 | 1939-01-19 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana