Gloria Zabaleta Olazabal

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: ez dago erabilgarri
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Espartingilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Emakume erakundeko militantea. Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu eta galdekatu egin zuen 1938ko apirilaren 13an, hainbat herritarrek haren aurka salaketa jarri ondoren. Nuarbe auzoko parrokoaren eta alkate ohiaren etxean 1936ko abuztuan oiloak lapurtzeaz akusatu zuten Gloria. Gloriak aitorpenean adierazi zuen Anastasio Errasti "Achero" eta Jose Maria Garmendia "Koipe" azpeitiarrek bera eta Maria Altuna laguna haien autora sartzera gonbidatu zituztela eta Nuarbe auzora joan zirela.

Auzipetuaren arabera, “enkargu bat egitera joan ziren mutilak” eta neskak autoan gelditu ziren, eta ez zekiten konfiskatze haiek gertatu zirenik. Hala ere, Guardia Zibilak Donostiako instrukzio epaitegiari jakinarazi zion ustez konfiskatzeetan parte hartzeaz gain, mobilizatutako milizianoentzako sukaldari-lanetan ibilia zela Gloria Azpeitian. Azpeitiko Falangeko buru Hilario Bereciartuak eta Roque Astigarraga alkateak ere igorri zituzten txostenak, eta auzipetuak nazionalisten aldekoak zirela nabarmendu zuten. "Separatista asaldatuak” zirela adierazi zuten, eta atxilotutakoek Nuarbeko konfiskatzeetan parte hartu zutela ziurta zezaketen lekukoak ere proposatu zituzten.

Ondarretako espetxera eraman zuten, eta 1938ko azaroan instrukzio epaile militarraren aurrean deklaratu zuten. Salaketaren arrazoi ziren konfiskatzeei buruz aurretik Azpeitiko Guardia Zibilaren aurrean aitortutakoa berretsi zuen. Horrez gain, Gloriak aitortu egin zuen Emakume erakundeko kidea zela, Mariak bezala, baina milizianoentzat jarritako sukaldeetan lanean aritu besterik ez zela egin adierazi zuen. Azkenean, 1939ko urtarrilaren 10ean 4 hileko atxiloaldi handira kondenatu zituzten Gloria eta Maria. Hala ere, aske utzi zituzten, epaimahaiak adierazi baitzuen zigorra betea zutela prebentziozko espetxealdia eginda.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1938-04-13

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Lapurreta ez dago erabilgarri 4 hilabete 1939-01-10

Frogaren elementuak

  • 2967/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Alkatetza txostena. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Eusko Gudarostea: eusko abertzaleak, armak eskuan, Espainiako militarren altxamenduaren aurka. Azpeitia, 1936. Iturria: Bibliografia. (Ref. 2967/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa (AIRMN)).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana