Jesús Larrañaga Churruca

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Urretxu (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1901-04-17
  • Heriotza-data: 1942-01-21
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Metalurgialaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: PCE, SOV, Sindikatu Metalurgikoa (UGT)

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: Joaquín eta Margarita. Anai-arrebak: Luis María, Esteban eta María Josefa Larrañaga Churruca. Emaztea: Carmen. Seme-alabak: Miren, Eustaquio eta Rosa.

Biografia:

Urretxun jaio zen arren, familia Beasainera joan zen bizitzera 1903-1904an, herria bizitzen ari zen industrializazioagatik. Bere bi anai Xabierko seminarioko jesuitak zirenez urte batzuetan zehar bertan ikasi zuen. Oso argia zen, baina bere errebeldiagatik seminariotik bota zuten.

Bota bezain laster hasi zen langile Beasaingo CAFen, Garai hartan Juventud Nacionalista eta STVko kide izan zen. Enpresan greba bat antolatzeagatik kaleratua izan zen. Gauzak horrela Donostiara joan zen, eta Primo de Riveraren diktadura medio Le Bocaura joan zen bizitzera (Frantzia).

1927an itzuli zenean UGTko sindikatuan izena eman eta Partidu Komunistan afiliatu zen, bietan ere kargu altuak okupatu zituen. 1933an Euzkadi Roja sortu zuen.

1935ean Euskadiko PCren sorrerako kongresu ilegalean parte hartu zuen eta haren Komite Zentralerako aukeratua izan zen. 1936ko uztaileko altxamenduaren ostean Gerra komisario izendatu zuten. Matxinatuek Bizkaia hartu zutenean Asturiasera alde egin zuen Meabe batailoiaren buru eta Madrilgo gobernuak Euzkadiko komisario nagusi izendatu zuen, eta urte bereko abuztuan Iparraldeko Armadako Birgadaren ordezkari.

Frantziara ihes egitea lortu zuen, eta Le Havreko portutik Amerikara joan zen La Salle itsasontzian. Dominikar Errepublikan, Kuban eta AEBn egon ostean, 1941an Gaza itsasontzian Portugalera heldu zen beste batzuekin batera, baina handik gutxira atxilotuak, galdekatuak eta Espainiara eramanak izan ziren, poliziaren esku utziaz. Azkenik, 1941ko urtarrilaren 19an egindako kontseilu sumarisimoan heriotzara zigortu zuten, eta handik bi egunerata erail zuten PCEko beste kide batzuekin batera: Joaquín Valverde, Jesús Gago, Francisco Barreiro Barciela, Eladio Rodríguez González, Manuel Asarta, Jaime Girabau eta Isidoro Diéguez. 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Data: / 1941-09-00

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Frantzia
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Le Havre Puerto Plata
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Puerto Plata New York
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Portugal
  • Jesús Larrañaga Churruca. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Goierri, el comunista vasco que luchó hasta que cayó Alicante y escapó del campo de Albatera. Iturria: La Vanguardia.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Espioitzarako Auzitegi Berezia
  • Tokia: Madrid Espetxe Probintziala (Porlier, Madrid)
  • Data: 1941-10-26
  • Fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).
  • Jesús Larrañaga Churruca. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Goierri, el comunista vasco que luchó hasta que cayó Alicante y escapó del campo de Albatera. Iturria: La Vanguardia.

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Exekuzio sumarisimoak: heriotza-zigorra

  • Egilea: Espioitzarako Auzitegi Berezia
  • Tokia: Madrid Espetxe Probintziala (Porlier, Madrid)
  • Data: 1942-01-21
  • Non lurperatua: Ekialdeko hilerria
  • Egaña, I.: Los crímenes de Franco.. Iturria: Bibliografia. (Ref. p. 89).
  • DB Madrilen Fusilatuak. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • DB Aranzadi. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • DDBB Gerra Zibila Egaña. Iturria: Iñaki Egaña.
  • DB Eusko Jaurlaritza desagertuen zerrenda. Iturria: Eusko Jaurlaritza.
  • Fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).
  • Jesús Larrañaga Churruca. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Goierri, el comunista vasco que luchó hasta que cayó Alicante y escapó del campo de Albatera. Iturria: La Vanguardia.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana